Synopsis Universae Philologiae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Synopsis Universae Philologiae
Hensel Polyglot, Maps of the Continents 1741 Cornell CUL PJM 1022 01.jpg
Datuak
Egilea Gottfried Hensel
Argitaratze-data 1741
Generoa saiakuntza

Synopsis Universae Philologiae Gottfried Henselek argitaratutako hizkuntzalaritza konparatu liburu bat da. Hensel Hirschbergen errektorea zen, Silesia Beherean. Liburuaren izen buru osoa Synopsis universae philologiae: in qua: miranda unitas et harmonia linguarum totius orbis terrarum occulta, e literarum, syllabarum, vocumque natura & recessibus eruitur. Cum Grammatica, LL. Orient. Harmonica, Synoptice tractata; nec non descriptione Orbis Terr. quoad Linguarum situm & propagationem, mappisque geographico-polyglottis da. 1741n Nurembergen argitaratua, bigarren edizioa 1754an egin zen.

Liburuaren helburua mundua ezagunak ziren hizkuntza ezberdinak elkarrekin aurkeztea zen, euren idazketa sistemarekin batera. Babelgo Dorrearen mitoa ohikoa zen oraindik garai hartan eta, horregatik, Hensel saiatu zen hebraieran oinarritzen hizkuntza guztien jatorria. Euskara ere agertzen da, Gure aita ceru etan aizena Sanctifica bedi zure Icena testuarekin.