Syracuseko Unibertsitatea
Itxura
Syracuseko Unibertsitatea (ingelesez: Syracuse University, SU) New Yorkeko estatuko hiri horretan 1870ean sortutako unibertsitate pribatua da. Sorreratik, Eliza Metodista Batuari atxikita dago. Izan ere, 1832an sortutako apaizgaitegi batetik sortu zen.
2014an 21.267 ikasle zituen matrikulatuta.[1] Arkitekturaren, enpresen, informazio-zientzien, komunikazio-zientzien, sormen-idazketaren eta gai publikoen arloetan egindako ikerketa- eta irakaskuntza-lanengatik da ezaguna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Syracuse University. (2014-1-12). Syracuse University OIRA – Facts and Figures – Student Enrollment. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |