Táňa Radeva
| Táňa Radeva | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Michalovce, 1957ko abuztuaren 27a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2025eko urtarrilaren 31 (67 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | eslovakiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
Tatiana (Táňa) Radeva, jaiotzez Červeňáková, (Michalovce, 1957ko abuztuaren 27a – 2025eko urtarrilaren 31) eslovakiar aktorea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Táňa Radeva Michalovcen jaio zen 1957ko abuztuaren 27an. Antzezpena ikasi zuen Bratislavako Arte Eszenikoen Akademian. Antzerki aktore gisa, Prešoveko Jonáš Záborský antzokian (1980-1984), Košiceko Antzoki Nazionalean (1984-1995) eta Andrej Bagar antzokian (1995-1997) jardun zuen[1]. Antzerki ibilbide aktiboa amaitu ondoren, Košiceko kontserbatorioan antzezpena irakasten hasi zen[2].
Telebistako aktore gisa, Tlstibáb (1977) ipuinean debutatu zuen. Bere ibilbideko azken urteetan, hainbat telesail luzetan agertu zen (Ordinácia v ružovej záhrade, Búrlivé víno, Mesto tieňov). Eslovakiako bikoiztaile trebeenetakoa zen[3]. Gainera, noizean behin filmetan parte hartu zuen, besteak beste, Bathory (2008), Lóve (2011), Dubček (2018) eta Ostrým nožom (2019)[1].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981ean Miroslav Radev artista bisual bulgariarrarekin ezkondu zen, eta harekin bi seme-alaba izan zituen[2].
2004an obulutegiko minbizia diagnostikatu zioten[4]. Egin zioten tratamendua arrakastatsua izan zen, eta sendatzea lortu zuen[5].
2018an bat-batean bizitza publikotik alde egin zuen[4]. 2025eko urtarrilaren 31n hil zen, 67 urte zituela[6].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak[7] |
|---|---|---|---|
| 1986 | Siesta veta | Irena | |
| 2002 | Popoluska | Erregina | |
| 2005 | O dve slabiky pozadu | Ama | |
| 2008 | Ábelov cierny pes | Film laburra | |
| 2009 | Tango s komármi | Zdena | |
| 2011 | Lóve | Gonbidatua | |
| 2016 | The Test | Idazkaria | Film laburra |
| 2018 | Dubcek | Anna Dubceková | |
| 2019 | Ostrým nozom | Tibenská epailea |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak[7] |
|---|---|---|---|
| 1985 | V sluzbách zákona | Vilma Matulová | Telesaila; atal batean |
| Pritazlivost výsky | Darina Kocúriková | Telefilma | |
| 1987 | Dobrý den, Afinogén | Telefilma | |
| 1990 | Citové cvicenia | Telefilma | |
| 1994 | Hon na carodejnice | Telefilma | |
| 1995 | Dvadsatstyri hodín zo zivota istej zeny | C. andrea (gaztea) | Telefilma |
| Iba taká hra | Marta | Telefilma | |
| Velmi starí obaja | Telefilma | ||
| Za vrchom vrch | Jana Horáková | Telefilma | |
| 1996 | Starozitné zrkadlo | Helena Selecká | Telesail laburra; bi ataletan |
| 1997 | V zajatí lásky | Errotaria | Telefilma |
| 1998 | Svetlo | Emaztea | Telefilma |
| 1999 | Amálka, ja sa zbláznim! | Telefilma | |
| Zlocin | Irakasle pribatua | Telesail laburra; bi ataletan | |
| 2000 | Ako divé husi | Hana | Telesail laburra; atal batean |
| 2002 | Kvet stastia | Ama | Telesail laburra; bi ataletan |
| 2005 | Ticho | Marta | Telefilma |
| 2008 | Mesto tienov | Peterren ama | Telesaila; atal batean |
| 2009 | Ordinácia v ruzovej záhrade | Telesaila; atal batean | |
| 2012-2015 | Mimi a Líza | Ama | Telesaila |
| 2013-2014 | Burlive Vino | Viola Petranska | Telesaila; 164 ataletan |
| 2018 | Detektív Duso | Dusanen ama | Telesaila |
| 2019 | Delukse | Alexanderren ama | Telesaila |
| 2022 | Konstantínov tajný kód | Telefilma |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Eslovakieraz) Libayová, Barbora. «Zomrela herečka Táňa Radeva» Aktuality.sk 2025-01-31 (kontsulta data: 2025-02-04).
- ↑ a b (Eslovakieraz) «Na návšteve: Tatiana Radeva a Miro Radev» sme.sk 2002-08-22 (kontsulta data: 2025-02-04).
- ↑ (Eslovakieraz) «Vo veku 67 rokov zomrela herečka T. Radeva» TERAZ.sk 2025-01-31 (kontsulta data: 2025-02-04).
- ↑ a b (Eslovakieraz) Kentošková, Paula. «To, že má rakovinu, sa dozvedela v deň svojich narodenín, medicínsku liečbu však odmietla: Zomrela Táňa Radeva - herečka, ktorá nechcela byť vo svetle reflektorov...» Diva.sk 2025-01-31 (kontsulta data: 2025-02-04).
- ↑ (Eslovakieraz) «Slovensko zasiahla smutná správa. Zomrela herečka Táňa Radeva (†67)» tvnoviny.sk 2025-01-31 (kontsulta data: 2025-02-04).
- ↑ (Eslovakieraz) «Mala nezameniteľný hlas a patrila k najlepším dabingovým herečkám. Vo veku 67 rokov zomrela Táňa Radeva» Pravda 2025-01-31 (kontsulta data: 2025-02-04).
- ↑ a b (Ingelesez) «Tána Radeva (1957-2025)» IMDb (kontsulta data: 2025-02-04).