Edukira joan

TTL (Time To Live)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Paketearen biziraupena edo Time To Live (TTL) konputagailu-sareetan erabilitako kontzeptua da, zeinak adierazten duen zenbat nodotatik pasa daitekeen pakete bat sareak baztertu baino lehen edota bere iturburura itzuli baino lehen.

TTL-a berez IP protokoloa erabiltzen duen paketeen eremu bat da. Hau barik, ibilbide faltsuetan zehar bidalitako paketeak, edota helbide okerretara bidalitakoak, sarean denbora infinitu batean zehar egongo lirateke, alferrikako banda zabalera okupatuz.

TTL edo Time To Live IP paketeetan erabiltzen da, bideratzaileek aztertu eta hauen edukiaren arabera jokatzeko. Hasieran, paketea igortzen duen konputagailuak TTL balio bat ezartzen dio honi (Windows-en 128koa izan ohi da). Gure ordenagailuak erabiltzen duen jatorrizko TTL balioa zein den jakiteko, honako komandoa tekleatuko dugu komando lerroan:

ping localhost

Haciendo ping a portatil [127.0.0.1] con 32 bytes de datos:

Respuesta desde 127.0.0.1: bytes=32 tiempo=1ms TTL=128
Respuesta desde 127.0.0.1: bytes=32 tiempo<10ms TTL=128
Respuesta desde 127.0.0.1: bytes=32 tiempo<10ms TTL=128
Respuesta desde 127.0.0.1: bytes=32 tiempo<10ms TTL=128

Estadísticas de ping para 127.0.0.1:
Paquetes: enviados = 4, Recibidos = 4, perdidos = 0 (0% loss),
Tiempos aproximados de recorrido redondo en milisegundos:
mínimo = 0ms, máximo = 1ms, promedio = 0ms

Kasu honetan TTL balioa 128koa da.

Bideratzaile batek pakete bat jasotzen badu eta honen TTL balioa batekoa edo zerokoa bada, ez du bidaliko, baizik eta ICMP bidez jatorrizko IP helbideari adieraziko dio helburua oso urrun dagoela. Baldin eta pakete bat helburua ez den bideratzaile batek jasotzen badu, TTL balioari unitate bat kentzen dio eta paketea hurrengo bideratzailera bidaltzen du.

IP protokoloak informazio hau 8 biteko eremu batean gordetzen du. Interneteko errendimendu maximoa aprobetxatzeko balio optimoa 128 bitekoa da. UNIX-eko traceroute komandoak TTL erabiltzen du.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]