Tabakorik Gabeko Mundu Eguna
Tabakorik Gabeko Mundu Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Commemorates (en) | tabakismo |
Indarraldi | 1987ko maiatzaren 15a - |
Egun | Maiatzaren 31 |
Denbora-tarte | 1988 - |
Fundatzailea | Osasunaren Mundu Erakundea |
Argumentu nagusia | smoking ban (en) |
Antolatzailea | Osasunaren Mundu Erakundea |
Webgune | who.int… |
Tabakorik gabeko eta biriketako osasunaren aldeko nazioarteko eguna (erretzearen aurkako nazioarteko eguna ere esaten zaio) urtero ospatzen da maiatzaren 31n. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta munduko beste erakundekide batzuek sortutako ospakizun bat da, eta tabako-kontsumoaren eragin kaltegarri eta hilgarriez eta besteen tabako-kearen eraginpean egoteaz kontzientziatzeko eta edozein eratako tabako-kontsumoa saihesteko helburua du.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero, maiatzaren 31n, Tabakorik Gabeko Mundu Eguna sustatu eta ospatzen dute OMEk eta haren kideek. Egun horretan, tabako-kontsumoari lotutako osasun-arriskuak nabarmentzen dira, eta ohitura hori murrizteko politika eraginkorrak sustatzen dira. Tabakoaren eraginpean egotea da munduan heriotza prebenigarriak gertatzeko arrazoi nagusia; gaur egun, munduan, hamar heldutatik bat hiltzen du. Hautsontzi baten eta arrosa baten irudia da kanpaina honen ikurra edo logoa.
Tabakoaren ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tabakoaren ondorio kaltegarriak lau dira nagusiki:
- Nikotina: tabakoaren osagai nagusia, mendekotasuna sortzen du.
- Karbono monoxidoa: tabako izpien eta errekuntzan dagoen edozein produkturen ez-osoko errekuntzatik datorren gasa da, barne errekuntzako ibilgailuen ketik hasita, gasolina zein diesel izan.
- Gas narritagarriak: arnas aparatuari eragiten dioten gasak.
- Substantzia kantzerigenoak: tabakoaren kean minbizia sor dezaketen zenbait substantzia hauteman dira, hala nola bentzopirenoa. Substantzia horiek tabakoa erretzean sortzen dira, zigarroen paperean edo zigarro horien tabakoa xehatzeko aglutinatzaile gisa erabiltzen den mundrunean.
Erretzean, erretzaileei ez ezik, hurbileko pertsonei ere eragiten die, erretzaile pasiboei.
Tabakorik Gabeko Mundu Egunaren aurreko kanpainak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988: | Tabakoa ala osasuna: aukeratu osasuna |
1989 | Emakumeak eta tabakoa: emakume erretzaileen arriskuak |
1990 | Haurtzaroa eta tabakorik gabeko gazteak: Tabakorik gabe haztea |
1991 | Leku publikoak eta garraioa: hobe tabakorik gabe |
1992 | Tabakorik gabeko lantokiak: seguruagoak eta osasungarriagoak |
1993 | Osasun-zerbitzuak: tabakorik gabeko mundu baterako leihoa |
1994 | Bitartekoak eta tabakoa: zure mezua ezagutaraztea |
1995 | Tabakoak uste baino gehiago balio du |
1996 | Kirola eta artea tabakorik gabe |
1997: | Tabakorik gabeko mundu batek elkartuta |
1998 | Tabakorik gabe haztea |
1999 | Utzi paketea atzera |
2000 | Tabakoak hil egiten du, ez utzi engainatzen[1] |
2001 | Besteen tabako-keak hil egiten du[2] |
2002 | Tabakorik gabeko kirolak[3] |
2003 | Tabakorik gabeko filmak, tabakorik gabeko moda[4] |
2004 | Tabakoa eta pobrezia, gurpil zoroa (ingelesez)[5] |
2005 | Osasunaren profesionalak tabakismoaren aurka[6] |
2006 | Tabakoa: hilgarria edozein mozorroren azpian (ingelesez)[7] |
2007 | Tabako-kerik gabeko inguruneak[8] |
2008 | Tabakorik gabeko gazteak[9] |
2009 | Tabakoaren kontrako osasun oharrak[10] |
2010: | Generoa eta tabakoa: emakumeei zuzendutako tabakoaren sustapena[11] |
2011 | Tabakoa Kontrolatzeko OMEren Esparru Hitzarmena[12] |
2012 | Tabako-industriaren interferentzia[13] |
2013 | Tabakoaren publizitatea, sustapena eta babesa debekatzea |
2014 | Tabakoaren gaineko zergak igotzea |
2015 | Tabako-produktuen legez kanpoko merkataritzari alta ematea |
2016 | Presta zaitez paketatze neutrorako |
2017 | Tabakoa, garapenerako mehatxua |
2018 | Tabakoa eta kardiopatiak |
2019 | Tabakoa eta biriketako osasuna[14] |
2020 | Gazteak industriaren manipulaziotik babestea eta tabakoa eta nikotina ez kontsumitzea[15] |
2021 | Tabakoa uzteko konpromisoa hartzea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Tabakorik Gabeko Mundu Eguna, 2000ko maiatzak 31» OPS.
- ↑ «Tabakorik Gabeko Mundu Eguna 2001» OPS.
- ↑ «Tabakorik gabeko kirolak» OPS.
- ↑ «Tabakorik Gabeko Mundu Eguna: zine-industriari deia» www.paho.org.
- ↑ «World No Tobacco Day 2004» WHO.
- ↑ «Tabakorik Gabeko Mundu Eguna 2005» OPS.
- ↑ «World No Tobacco Day 2006» WHO.
- ↑ «Tabakorik Gabeko Mundu Eguna 2007» Osasunaren Mundu Erakundea.
- ↑ «Tabakorik Gabeko Mundu Eguna, 2008ko maiatzak 31» Osasunaren Mundu Erakundea.
- ↑ «2009ko maiatzak 31, Tabakorik Gabeko Mundu Eguna» Osasunaren Mundu Erakundea.
- ↑ «Tabakorik Gabeko Mundu Eguna, 2010ko maiatzak 31» Osasunaren Mundu Erakundea.
- ↑ «Tabakorik Gabeko Mundu Eguna, 2011ko maiatzak 31» Osasunaren Mundu Erakundea.
- ↑ «Tabakorik Gabeko Mundu Eguna 2012» Osasunaren Mundu Erakundea.
- ↑ «Tabakorik Gabeko Mundu Eguna 2019» www.who.int.
- ↑ «La OMS ha abierto su convocatoria para presentar candidatos para los Premios de Día Mundial sin Tabaco - OPS/OMS | Organización Panamericana de la Salud» www.paho.org.