Tabarca uhartea
Itxura
| Tabarca uhartea | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 11 m |
| Mota | uhartea eta giza kokalekua |
| Luzera | 1,8 km |
| Zabalera | 0,38 km |
| Azalera | 0,3 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 38°09′54″N 0°28′31″W / 38.164958°N 0.475267°W |
| Kokapena | Alacant |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Alacanteko probintzia |
| Ur-gorputza | Mediterraneoa |
Tabarca uhartea edo Tabarca Berria, katalanez: Nova Tabarca eta Illa Plana, Espainiako Valentziako Erkidegoko Alacanteko probintziaren kostaldean dagoen uharte bat da, Mediterraneo itsasoan eta Santa Pola udalerritik hurbil. Santa Polako lurmuturretik 4.200 metrora dago. Gaur egun 51 biztanle ditu.
Izena 1770ean Tunisiako Tabarka uharteko biztanle kristauez birpopulatua izanari zor dio. Etorkin haiek tabarkino mintzaira (ligurieraren aldaera bat), ekarri zuten uhartera, baina gero galdu zen. Hala ere, Tabarcako biztanleek oraindik ere gordetzen dituzte liguriar jatorriko zenbait deitura (adibidez, Russo edo Parodi).[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) «Una illa catalana singular: Nova Tabarca» El Temps 2021-08-08 (kontsulta data: 2023-11-20).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Tabarca uhartea, Alacanteko Udal webgunean.
