Tablas de Daimiel Parke Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tablas de Daimiel Parke Nazionala
Tablas de Daimiel 2010.jpg
Tablas de Daimiel Parke Nazionaleko ikuspegia.

Erakunde Aduraduna: Espainiako Ingurugiro Ministerioa
Bisitari kopurua: 400.00 (2010)
Tablas de Daimiel Parke Nazionala hemen kokatua: Gaztela-Mantxa
Tablas de Daimiel Parke Nazionala
Tablas de Daimiel Parke Nazionala
Tablas de Daimiel Parke Nazionala (Gaztela-Mantxa)
Kokalekua Ciudad Real
 Gaztela-Mantxa
 Espainia
Azalera 192,8
Sorrera 1973ko ekainaren 28a

Tablas de Daimiel Parke Nazionala (gaztelaniaz Parque Nacional de las Tablas de Daimiel) Espainiako Gaztela-Mantxa autonomia erkidegoko Ciudad Real probintzian dagoen parke nazional bat da. Parke nazional hau Daimiel eta Villarrubia de los Ojos udalerrietako lursailetan kokatzen da. Biosfera erreserba ere bada.

Las Tablasen hezegunea Guadiana ibaiaren elkargunean eta Cigüela ibaiadarrean sortzen dira. Iberiar Penintsulako ekosistema garrantzitsuenetariko bat da fauna eta floraren aniztasun eta kalitateagatik.

Hala ere, parkearen biziraupena akuiferoen gehiegizko ustiapenagatik arriskuan dago. Degradazio honegatik, 2009ko urriaren 22an Europako Batzordeak espediente bat ireki zen Espainian. Unescok espediente bat ireki zuen Espainiaren aurka 2007ko azaroan ingurumen erakundeek aurkeztutako salaketagatik (Ecologistas en Acción, Greenpeace, SEO/BirdLife eta WWF); honetan La Manchako Biosfera Hezea argudiatzen zen eta, batez ere, Las Tablas de Daimiel.

2009ko amaieran zohikatza suteak lehorteari geitu ziren egoera kritikoa eragiteko. Suteak kontrolatzeko hartutako neurriak frogatu zituzten, eta eskasak izan ziren, beraz, Tajo ibaiaren transferentzia onartu egin zen. Baldintza hidrikoek nabarmen errekuperatu dira, eta akuiferoaren maila 20 metro baino gehiago igo da, lehorte gogorreko periodo amaieragatik eta akuiferoaren gehiegizko ustiapenagatik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tablas de Daimiel Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan