Tabukeko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tabuken kokapena Saudi Arabiako gaur egungo mugetan

Tabukeko gudua musulmanen biografien arabera Mahomak 630ean hasi zuen espedizio militar bat izan zen. Mahomak 30.000 pertsonako indarra bildu zuen Tabukeko iparraldean, gaur egungo Saudi Arabiako iparmendebaldean, Bizantziar armada erasotu nahian. Ez zen egon batailarik zentzu tradizionalean, baina gertakaria historikoa balitz Arabiar-Bizantziar gerren hasiera litzateke. Ez dago garai berdineko kontakizun bizantziarrik gerra horren inguruan, eta detaile gehienak musulmanek idatzitako ondorengo kontakizunetatik datoz. Hori kontuan izanez, eta armadek ez zutela inoiz elkartu jakinda, mendebaldeko hainbat historialarik gertakaria ezbaian jarri dute, nahiz eta arabiar munduan oso hedatua dagoen eta historikotzat hartzen den.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Saudi Arabia
Artikulu hau Saudi Arabiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.