Edukira joan

Tadej Pogačar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tadej Pogačar

(2022)
Bizitza
JaiotzaKlanec (en) Itzuli, 1998ko irailaren 21a (28 urte)
Herrialdea Eslovenia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakesloveniera
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Rog-Ljubljana 2017-2018
UAE Team Emirates 2019-
 
Pisua66 kilogramo
Altuera176 zentimetro
Lantokia(k)Ljubljana
Jasotako sariak

tadejpogacar.com
IMDB: nm13824217 Facebook: tadej.pogacar.5 X.com: TamauPogi Instagram: tadejpogacar YouTube: UC919mLOYglQxa41BJ8uCSCA TikTok: tadejpogi Edit the value on Wikidata

Tadej Pogačar (Komenda, Eslovenia, 1998ko irailaren 21a) txirrindulari profesionala da. Gaur egun, UAE Team Emirates taldean ari da.

2019an, UCI World Tourreko (txirrindularitza profesionalaren goreneko maila) etapakako lasterketa bat irabazi zuen txirrindulari gazteena bihurtu zen, Kaliforniako Tourra irabazita, 20 urterekin.[1] Urte horretan bertan hiru etapa irabazi zituen Espainiako Itzulian, eta sailkapen nagusian hirugarren amaitu zuen.[2]

2020. urtean, Frantziako Tourra irabazi duten txirrindulari gazteenetan bigarrena bihurtu zen, Henri Corneten atzetik (1904). Sailkapen nagusia eta hiru etapa irabazi zituen, 22 urte bete bezperan.[3]

2021ean bere bigarren Frantziako Tourra irabazi zuen, hiru etapa garaipenekin.[4]

2024an Txirrindularitzako Koroa Hirukoitza lortu zuen, urte berean Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Munduko txapelketa irabazi baitzituen.[5] Balentria hori lortu duen hirugarren txirrindularia da, Eddy Merckx belgikarraren eta Stephen Roche irlandarraren atzetik.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urška Žigart bikotekidea ere txirrindularia da, hiru aldiz Esloveniako erlojupeko txapelduna izan dena[6].

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

2025

2026

Sailkapen orokorra lasterketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026
Italiako Giroa — — — — — — — 1. — —
Frantziako Tourra — — — 1. 1. 2. 2. 1. 1. 1.
Espainiako Vuelta — — 3. — — — — — — UT

Beste Itzuliak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia2017201820192020202120222023202420252026
Down Under Tour — — 13. — X X — — — —
Paris-Niza — — — — — — 1. — — —
Tirreno-Adriatiko — — — — 1. 1. — — — —
Kataluniako Volta — — — X — — — 1. — —
Euskal Herriko Itzulia — — 6. X 3. — — — — —
Romandiako Tourra — — — X — — — — — 1.
Dauphiné Libéré — — — 4. — — — — 1. —
Suitzako Itzulia — — — — — — — — — 1.

Klasikoak eta Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa2017201820192020202120222023202420252026
Strade Bianche — — 30. 13. 7. 1. — 1. 1. 1.
Milan-San Remo — — — 12. — 5. 4. 3. 3. 1.
E3 Harelbeke — — — X — — 3. — — —
Flandrian Zehar — — — X — 10. — — — —
Flandriako Tourra — — — — — 4. 1. — 1. 1.
Paris-Roubaix — — — — — — — — 2. 2.
Amstel Gold Race — — UT X — — 1. — 2. —
La Flèche Wallonne — — 53. 9. — 12. 1. — 1. —
Lieja-Bastogne-Lieja — — 18. 3. 1. — UT 1. 1. 1.
Donostia Klasikoa — — UT X — UT — — — —
Bretagne Classic — — — — — 89. — — — —
Quebeceko Sari Nagusia — — — X — 24. — 7. 29.
Montrealgo Sari Nagusia — — — X X 1. — 1. 2.
Lombardiako Giroa — — — — 1. 1. 1. 1. 1.
Olinpiar Jokoak (errepide) X 3. X — X
Munduko Errepideko Tx — — 18. 33. 37. 19. 3. 1. 1.
Munduko Erlojupeko Tx — — — — 10. 6. 21. — 4.
Europako Errepideko Tx — — — — 5. — — — 1.
Europako Erlojupeko Tx — — — — 12. — — — —
Esloveniako Errepideko Tx — 6. 7. 2. 5. — 1. — —
Esloveniako Erlojupeko Tx 5. 2. 1. 1. 3. — 1. — —
Legenda
—Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Marshall-Bell 2019-05-18T22:20:53Z, Chris. (2019-05-18). «Record-breaker Tadej Pogačar wins Tour of California after Cees Bol takes stage seven» cyclingweekly.com (kontsulta data: 2021-08-05).
  2. ↑ (Ingelesez) «La Vuelta a Espana 2019 - Wonderkid Tadej Pogacar storms to third stage win of La Vuelta» Eurosport (kontsulta data: 2021-08-05).
  3. ↑ Berria. «Pogacarrek irabazi du Frantziako Tourra» Berria (kontsulta data: 2021-08-05).
  4. ↑ Agirrebengoa, Eñaut. «Haize berriak eta zikloi bat» Berria (kontsulta data: 2021-08-05).
  5. ↑ (Ingelesez) «Pogacar completes 'Triple Crown' with first world title» bbc.com 2024-09-29.
  6. ↑ (Ingelesez) published, Patrick Fletcher. (2020-09-20). «Tadej Pogacar: Shark in sheep's clothing, Tour de France champion» cyclingnews.com (kontsulta data: 2023-06-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]