Tadjourako golkoa
Itxura
| Tadjourako golkoa | |
|---|---|
| Mota | Golkoa |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 11°42′N 43°00′E / 11.7°N 43°E |
| Herrialdea | |
| Region of Djibouti | Obock eskualdea |
| Hidrografia | |
| Betebidea | ikusi
|
Tadjourako golkoa (somalieraz: Badda Tajuura; arabieraz: خليج تدجورا) Adengo golkoan sartzen den golko txiki bat da, Afrikako Adarrean kokatua. Bab el-Mandeben hegoaldean dago, Itsaso Gorriaren sarreran. Bere ur eta ertz gehienak Djibutirenak dira, Somalilandiaren zati den hegoaldeko ertzaren zati txiki batez gain. Guztira 347 km²-ko azalera du.
Golkoaren sarreran hainbat uharte txiki daude, handiena Moucha uhartea delarik. Golkoaren hegoaldean, Ghoubbet-el-Kharab and Assal (54 km²) aintzira daude. Geologikoki, golkoak, antzina, Assal aintziraraino hartzen zuen, gaur egun, itsas mailatik 180 metrora dagoena.
