Tagliatelle
| Tagliatelle | |
|---|---|
| arrautza pasta | |
| Materialak | irina arrautza |
| Osagaiak | irina eta arrautza |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Italy (en) |
Tagliatelle pasta luze eta zapalak dira, jatorriz Emilia-Romagna eta Markak eskualdeetakoak. Fettuccine pastaren oso antzekoak dira, irinez eta arrautzez eginak, eta bakoitza 6mm zabal da gutxi gorabehera[1]. Tagliatelleak askotariko saltsakin jaten dira, baina ohikoena Boloniar saltsa da (tagliatelle al ragù). Euskaraz batzuetan tallarin esaten zaie, (italieraz tagliarini, piemonteraz tajarin) baina hauek zertxobait estuagoak dira.
Izena tagliare aditzetik dator, "ebaki", ekoiztean orea eskuz ebakitzen baita tagliatella bakoitza lortzeko.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oinarrizko orerako osagaiak gari irina eta arrautza freskoak dira, giro-tenperaturan. Ohiko prestaketan, 100 g irineko arrautza bat erabiltzen da.
Erretilu itxurako gozogintza-ohol gainean jartzen da irina, eta ukabilarekin lekua egiten da erdian. Arrautzak zuloan hausten da eta irinarekin oratu, ondo nahastuz , ore leun eta elastikoa baina nahiko lehorra lortu arte.
Utzi orea zapi batekin estalita, gutxienez ordu erdiz, irina elkar pilatu dadin. Gero, arrabol batekin trebetasunez zabaltzen da, gutxi gorabehera 1 mm edo gutxiagoko xafla fin bat osatu arte. Puntu horretan orea lehortzen utzi behar da minutu batzuetan. Lehortu ondoren, leunki bildu eta ebaki 6-8 milimetroko zabalerako xingolatan.
Azkenik, tagliatelleak gainazal irineztatu batean zabaltzen dira, "habia" bat eginez biribilkatzen dira eta ordu batzuetan lehortzen uzten dira sukaldatu aurretik.
Platerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tagliatelleek testura porotsua eta zakarra dute eta horregatik ezin hobeak dira saltsa lodiekin egiteko, oro har, behi-, txahal- edo txerri-haragiarekin (Boloniar saltsarekin, adibidez) eta noizean behin untxikiarekin, baina baita beste aukera batzuekin ere, hala nola briciole e noci (ogi-apur eta intxaurrekin), uovo e formaggio (arrautza eta gaztarekin), edo besterik gabe pomodoro e basilico (tomate eta albakarekin).
-
Taglitelle boilurrekin
-
Tagliatelle boloniar saltsarekin
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) The Classic Italian Cookbook (1973) Marcella Hazan
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tagliatelleak kuiatxoekin, Amagoia Bilbao (Naiz.eus) 2023-06-19