Tahar Djaout

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tahar Djaout

Bizitza
JaiotzaKabilia1954ko urtarrilaren 11
Herrialdea Aljeria
HeriotzaAljer1993ko ekainaren 2a (39 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
HeziketaAljerko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, poeta eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)El Moudjahid (en) Itzuli
Algérie-Actualité (en) Itzuli

IMDB: nm1729299 Allmovie: p425208 Edit the value on Wikidata

Tahar Djaout (Kabilia, 1954ko urtarrilaren 11Aljer, 1993ko ekainaren 2a) aljeriar idazlea izan zen.

Informazio Zientziak ikasi ondoren, kazetari gisa hasi zen lanean (1976). Algérie-Actualité astekarian egin zuen lan. 1993an Ruptures argitalpena sortu zuen eta bertako erredakzioburu izan zen. Estatuaren agintaritzatik urruti egon zen beti, eta argitaratzen zituen artikuluetan moderazioaren eta tolerantziaren aldeko apustua egiten zuen. Hainbat liburu idatzi zuen: Les Chercheurs d´os (1984, Hezur-bilatzaileak), L´Invention du désert (1987, Basamortuko asmakizuna), L´Exproprié (1991, Lurgabetua), Les Vigiles (1991, Zaindariak).

Islamiar Talde Armatuak erail zuen. 1993ko maiatzaren 26an buruan bi tiro eman zizkioten. Egun batzuk koman egon ondoren ekainaren 2an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tahar Djaout Aldatu lotura Wikidatan