Tahoe

Wikipedia(e)tik
Tahoe Lakua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tahoeko ur garbiak

Tahoe (ingelesez Lake Tahoe, /leɪk taho/ ahoskatua), Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean, Nevada eta Kalifornia estatuen arteko mugan, Sierra Nevadan dagoen ur gezako aintzira handi bat da.

Aintzira ospetsua da bere ur garbi eta gardenagatik, bai eta norabide guztietan dituen mendien ikuspegiagatik ere. Eskualdeari, soilik Tahoe deitzen zaio, eta eski, udako kirol eta kasino gune bezala ezaguna da. Tahoek bere ura Truckee ibaitik jasotzen du.

35 kilometro luze da, 19 kilometro zabal, eta 495 kilometro karratu ditu. Batez beste 301 metro sakon da; eta gune sakonenean, 501 metro sakon. 151 kilometro kubiko ur ditu. Bere kostaldea 114 kilometro luze da eta 1.899 metroko garaieran dago.

Bere inguruan dauden hiririk garrantzitsuenak, South Lake Tahoe, Truckee eta Tahoe City Kalifornian eta Reno, Carson City eta Stateline Nevadan dira.

39° 5′ N, 120° 4′ W / 39.083°N,120.067°W / 39.083; -120.067Koordenatuak: 39° 5′ N, 120° 4′ W / 39.083°N,120.067°W / 39.083; -120.067

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tahoe Aldatu lotura Wikidatan