Tahuantinsuyo bide sarea
Itxura
Tahuantinsuyo bide sarea1![]() | |
![]() Tahuantinsuyo bide sarearen hedapena. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 1459 |
Kokalekua | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Eskualdea2 | Hego Amerika / Karibe |
Izen ematea | 2014 (XXXVIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Tahuantinsuyo bide sarea (kitxuaz Qhapaq Ñan edota Inka naani) Inka Inperioan eta distantzia handietan barna hedatzen zen bide sarea zen, kostaldeko eta mendiko hiri garrantzitsuak elkarlotuz. Bi ardatz luzeen inguruan egituratu zen: mendilerroaren eremua eta kostaldeko lautadaren eremua. Belaunaldiz-belaunaldi inkek zabalduz joan ziren komunikazio sistema da, Inka estatuak babestua. Kitxuaz Qhapaq Ñan izendapenak Erregearen/Boteretsuaren Bidea esan nahi du eta Inka naani berriz Inkaren bidea.
Bide sare guztiak 32.000 kilometro gainditzen ditu, eta bide nagusiak 5.200 kilometro inguru ditu. Bide guzti hauek Cusco hirian elkartzen ziren, Tahuantinsuyo edo Inka inperioaren hiriburua.
-
Galtzada.
-
Eskailerak.
-
Zubia.