Tahurwaili

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tahurwaili
Bizitza
JaiotzaK.a. XV. mendea
HeriotzaK.a. XV. mendea ( urte)
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaHititar mitologia

Tahurwaili, errege hitita bat izan zen, Alluannaren oinordekoa, beharbada, hau hila izan ondoren. Bere erregealdia, hititar inperio ertaina edo aro iluna deritzon garaiaren zati da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telepinuren Erreskriptoan, Ammuna erregearen Titi semea hil zuen Tahurwaili bat agertzen da, Huzzia I.ari, Ammuna hil ondoren tronuratzen laguntzeko. Ondoren, Huzziak, tronua, Telepinuren esku galdu zuenean, Tahurwaili hau, erbesteratu egin behar izan zen. Historialari batzuk, Huzziaren laguntzailea izan zen Tahurwaili, Alluanna hil zuen erregearekin identifikatzen dute, orain arte, frogarik aurkitu ez den arren.

Tahurwailik, Telepinuk Kizzuwadnarekin sinatutako aliantza hitzarmena berritu zuen, bere erregealdiari buruz ezagutzen den ekintza bakarrean. Argi zehaztu gabeko baldintzetan, bere oinordekoa, Hantil II.a izan zen, historialari batzuek, Alluannaren semetzat hartzen dutena.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Birgit Brandau, Hartmut Schickert: Hethiter Die unbekannte Weltmacht
  2. S.R.Bin-Nun. Who was Tahurwaili, the great king? Journal of Cuneiform Studies, 26 liburuki, 2. zk. 1974ko apirila.
  3. Joost Blastweiler, "Kings, Queens and princes of the Hittite Kingdom in the offering lists of the Royal ancestors", Anatolia in the Bronze Age, Arnem, NL, 2013

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Alluanna
Errege hitita
Zehaztu gabea
Ondorengoa
Hantil II.a