Taigeto
| Taigeto | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 2.404 m |
| Mota | mendikatea |
| Luzera | 75 km |
| Zabalera | 20 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 36°57′13″N 22°21′00″E / 36.9535°N 22.35°E |
| Estatu burujabe | |
| Lurraldeko administrazio-erakunde | Decentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands |
| Eskualdea | Peloponeso (periferia) |
| Prefecture of Greece | Lakonia |
| Leku geografikoa | Peloponeso |
Taigeto (grezieraz: Ταΰγετος, Taýgetos) hegoaldeko Greziako mendigunea da, Peloponeson dagoena. Mani penintsulako Matapan lurmuturraren hegoaldeko muturretik 100 km iparraldera dago, eta izen bereko mendia (2.410 imgm; Hagios Ilias, San Elias edo Prophitis Elias ere deitua) du tontorrik altuena. Greziar mitologiako Taigete pleiadearen izena daraman[1] toponimo hau kontinente osoko antzinetako bat da, izan ere, «Odisea»n ere agertzen da.[2]
Taigeto mendia espartarrek erabiltzen zuten akats fisikoak zituzten jaioberriak eta delitugileak hiltzeko. Arkeologoek helduen gorpuzkiak topatu arren, ez dute jaioberriak topatu.[3] Ekialdeko erromatarren garaitik (bizantziarra) XIX. mendera arte, mendiari Pentedaktilos (grezieraz: Πενταδάκτυλος, Pentadaktylos; euskaraz: «bost hatz») izena eman zitzaion. Mendikatea Arkadia, Lakonia eta Mesenia prefekturetan zehar hedatzen d.
Mendiko tontorrik garaienak piramide baten forma du, gutxi gorabehera. Gailurretik gertu, Elias profetaren omenezko eliza bat (grezieraz: προφήτης Ηλίας) altxatzen da. Mediterraneoa zeharkatzen duen E-4 bidezidorraren ibilbidea bertatik igarotzen da. Eurotas ibaiaren harana ekialderantz hedatzen da, Joniar itsasoa hegoaldean eta mendebaldean dagoen bitartean, eta iparralderantz Kalamata edo Meseniako golkoa eta Arkadia eskualdea irekitzen dira.
Ekialdeko hegaletik, ia Eurotas haran osoa, Parnon mendikatea eta Lakonia erdia ikus daitezke. Mendebaldeko ikuspegien artean, Kalamata eta Meseniako ekialdeko erdia daude. Arkadiaren hego-mendebaldeko zatirik handiena ere ikus daiteke.
Mendikatearen erdialdeari Skoteini Plevra esaten zaio, «alde iluna» esan nahi duena, Taigetoan dauden herriek ez baitute eguzki askorik jasotzen, batez ere goizeko orduetan eta ilundu aurretik. Eremuaren zati handi bat basotsua da. Goiko aldeak deforestatuta daude eta larrez, belardiz eta lorez estalita daude. Zona honek eguzkia hartzen du arratsaldean; azalera eguzkigabea 4 eta 5 km artekoa da, eta 1 km inguruko zabalera du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Pseudo-Plutarch, De fluviis, XVII. EUROTAS.» www.perseus.tufts.edu.
- ↑ Liddell, Henry George; Scott, Robert. (1940). Jones, Henry Stuart ed. Ταΰγετον. in: A Greek-English Lexicon. Oxford: Clarendon Press.
- ↑ «Study finds no evidence of discarded Spartan babies» Australian Broadcasting Corporation 2007-12-10.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Greziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
