Taina Bien-Aimé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taina Bien-Aimé
Bizitza
Hezkuntza
HeziketaNew York University School of Law (en) Itzuli
Genevako Unibertsitatea
Jarduerak

Taina Bien-Aimé Emakumeen Salerosketaren aurkako Koalizioko zuzendari exekutiboa da eta Equality Now-eko (Berdintasuna Orain) kide fundatzailea.

Bizitza goiztiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bien-Aimé Suitzan hazi zen eta Genevako Unibertsitatean lan egin zuen.[1] Gero NYUko Zuzenbide Eskolara joan zen abokatu izateko, eta han zegoela Vanderbilt Domina jaso zuen.[2] Zuzenbide gradua izateaz gain, Zientzia politikoetan lizentziatua da, Geneva Graduate Institutuan, Suitzan.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an, Bien-Aimék lana hartu zuen Cleary Gottlieb Steen & Hamilton enpresan, eta lau urtez geratu zen.[3][4] Hantxe zegoela, Jessica Neuwirth ezagutu zuen, lehenago Amnistia Internazionalean lan egin zuena. Biek lagundu zuten Equality Now sortzen.

1996an, Bien-Aimék lau urtez HBOrentzat lanean jarraitu zuen Business Affairs/Film Acquisationseko zuzendari gisa.[4] Gero, Equality Nowko kide bihurtu zen lanaldi osoan, eta 2001etik 2011rako zuzendari exekutiboa izan zen.[1] Hantxe zegoela, Equality Now (Berdintasuna Orain), turismo sexualaren eta Trafiko Sexuala Akabatzeko Herri Ekintzarako Funtsaren aurkako kanpainak egiten hasi zen. New Yorkeko Women's City Clubaren (Emakumearen Hiriko kluba) zuzendari exekutiboa ere izan zen.

2014. urtean Emakumeen Salerosketaren aurkako Koalizioaren zuzendari exekutibo bihurtu zen. Hainbat legeren prestaketan parte hartu zuen, hala nola pertsonen salerosketa, bereziki emakumeen eta haurren salerosketa, salerosketaren biktimak babesteko legea eta New York Estatuko gizakien salerosketari buruzko legea.[1] Huffington Post-erako ere idazten du.[5]

Ohoreak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007an Emakumearen Erakunde Nazionalaren Susan B. Anthony saria jaso zuen. New York Asian Women's Center-en Phoenix saria jaso zuen 2008an.
  • 2009an, New Yorkeko Konderriko Abokatuen Elkartearen Edith I. Spivack saria jaso zuen.
  • 2011n, Black Latino Asi-Pacific American Law Alumni Association saria eta NYU Law Alumni Association Award saria jaso zituen, interes publikoko zerbitzu nabarmenengatik.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]