Taisia Tugan-Baranovskaia
| Taisia Tugan-Baranovskaia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1831 (194/195 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
Taisia Petrovna Tugan-Baranovskaia[1] (errusieraz: Таисия Петровна Туган-Барановская; 1831 – ?) errusiar idazlea izan zen.
Familia noble batetik zetorren eta arbaso tartaroak eta lituaniarrak zituen. 1858an debutatu zuen idazle gisa, bi eleberri labur Xakherezada aldizkarian argitaratuz: Dve kuziny eta Za txem poidiox, to i naidiox. Modny magazin, Illiustrirovannaia gazeta, Budilnik, Zanoza eta beste hainbat aldizkaritan ere kolaboratu zuen. Skazka o podvigakh Durkopliasa ipuin satirikoak publikoaren arreta erakarri zuen eta liburu moduan argitaratu zen[2].
1870eko hamarkadan hasita, batez ere Syn Otetxestva aldizkarian argitaratu zituen bere ipuinak eta eleberriak: Dva puti, V semie ne bez uroda, Sirota, Ne vsio kotu maslenitsa, Utxitelnitsa muzyki, Klavdia, Klikuxi, Dozhivaiustxie i natxinaiustxie zhit, Stxastie za okeanom, Oboiudnaia oxibka eta abar[2].
Tugan-Baranovskaiaren lanak ez ziren ia inoiz berrargitaratu, eta egilea ia ahaztuta geratu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2024-12-05).
- 1 2 (Errusieraz) «Туган-Барановская, Таисия Петровна» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона (Санкт-Петербург) XXXIV: 30. 1901 (kontsulta data: 2024-12-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |