Tak Wah Mak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tak Wah Mak
Bizitza
Jaiotza Guangzhou1946ko urriaren  4a (72 urte)
Herrialdea  Kanada
Hezkuntza
Heziketa Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Doktorego ikaslea(k) David Siderovski Itzuli
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, biokimikaria eta onkologoa
Enplegatzailea(k) Torontoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Society of Canada Itzuli

Tak Wah Mak, (txinera tradizionalez: 麥德華; Txina, 1946ko urriaren 4a) kanadar biologoa da. Hamabi urte zituela Hong Kongera aldatu zen familiarekin batera; aita negozio gizona zuen eta familia nahiko aberatsa zen. Wisconsingo Unibertsitatean eta Albertako Unibertsitatean egin zituen ikasketak; Albertan eskuratu zuen doktoregoa. 1970eko hamarraldian ikerketak egiten hasi zen Ontarioko Minbiziaren Institutuan, eta gaur egun Torontoko Unibertsitateko Immunologia katedraduna da, eta Torontoko Amgen Ikerketa Institutuko zuzendaria, besteak beste. Immunologiaren eta biologia molekularraren alorretan egin ditu lan aipagarrienak. Azken hamarraldian, eta ingeniaritza genetikoko teknikak erabiliz, Tak Makek eta bere ikerketa taldeak aurrerapen handiak egin dituzte gizakiaren immunologia sistemaren egitura eta funtzioak argitze aldera. Makek gizakiaren immunologia sistemako zelulen eta molekulen egitura eta funtzioak ikertu ditu, esan bezala, eta gorputzak eritasunaren aurrean nola jokatzen duen aztertu du. Gizakiaren immunitate sistemak behar bezala funtzionatzen ez duenean eritasun auto-immune batzuk sendatzeko modua ere ikertu du, adibidez diabetesa, esklerosi anizkuna, etab. 1983. urtean T-zelula hartzailearen genea aurkitu zuen, eta garrantzi handiko urratsa egin zuen horrela gizakiaren immunologia sistemaren alorrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]