Takht-e Soleiman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Takht-e Soleiman
تخت سلیمان
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Takhte Soleyman (5).jpg
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaMendebaldeko Azerbaijan
Irango eskualdeaTakab County
Irango barrutiaTakht-e Soleyman District
Rural district of IranChaman Rural District
Koordenatuak36°36′17″N 47°14′03″E / 36.6047°N 47.2342°E / 36.6047; 47.234236°36′17″N 47°14′03″E / 36.6047°N 47.2342°E / 36.6047; 47.2342
Altitudea2.200 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
InaugurazioaK.a. V. mendea
Izenaren jatorriaTronu
Solomon in Islam (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)calcareous (en) Itzuli, harria, Harlangaitza, Trabertinoa, mudbrick (en) Itzuli eta adreilua
EstiloaAchaemenid architecture (en) Itzuli
Parthian architecture (en) Itzuli
Sasanian architecture (en) Itzuli
Abbastar arkitektura
Seljuktar arkitektura
Ilkhanid architecture (en) Itzuli
Azalera10 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia1077
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea2003 (XXVII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Takht-e Soleiman (persieraz: تخت سلیمان‎, euskaraz: «Salomonen tronua»[1]), baita ere Azar Goxnasp izenez ezaguna (persieraz: آتشکده آذرگشنسپ‎),[2], aztarnategi arkeologiko bat da Mendebaldeko Azerbaijan probintzian, Iranen.

2003an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Takht-e Soleiman muino baten gainean gotortu zen, bertan dagoen iturri-urmaelak isuritako kaltzioak eratua. Gotorlekuan zoroastroar suaren tenplu baten hondakinak daude, sasandarrek eraikia eta partzialki berreraikia ilkhanerriaren garaian meskita bilakatzeko. Tenplu honetan zegoen hiru "Su Handi" edo "Errege Su"etako bat, zeinaren aurrean belaunikatzen ziren sasandar agintariak tronura igo baino lehen. Takht-e Soleimaneko suaren izena ādur Wixnāsp zen eta artextar klasea omentzen zuen, sasandar gerlari klasea[3].

Takht-e Soleiman IV. mendeko Peutingerren taulan agertzen da.

Gotorlekuaren izen biblikoa arabiarren konkistaren ondorengoa da. Kondairak dionez, Salomon erregeak 100 metrora dagoen krater sakon bat erabiltzen zuen munstroak atxilotzeko, Zendan-e Soleiman ("Salomonen espetxea") izenekoa. Salomonek urmaela ere eraiki omen zen, beti ere kondairaren arabera.

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute K. a. V. mendeko akemenestar garaiko arrastoak daudela eta geroagoko partiar garaiko bizilekuak zitadelan. Sasandar garaiko txanponak eta bizantziar errege Teodosio II.arenak (401-440) ere aurkitu dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Unesco. Takht-e Suleiman. .
  2. .
  3. Zakeri, Mohsen. Sasanid soldiers in early Muslim society: The origins of Ayyaran and Futuwwa. Harrassowitz Verlag, 32 or. ISBN 3-447-03652-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]