Taklamakan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Taklamakan
تەكلىماكان قۇملۇقى
Taklamakan desert.jpg
Taklamakan hemen kokatua: Txina
Taklamakan
Taklamakan
Taklamakan (Txina)
Eskualdea  Txina
Koordenatuak 38° 54′ N, 82° 12′ E / 38.9°N,82.2°E / 38.9; 82.2Koordenatuak: 38° 54′ N, 82° 12′ E / 38.9°N,82.2°E / 38.9; 82.2
Eremua 337.000 km²
Luzera 1.000 km.
Zabalera 400 km.
Punturik beherena Lop Nor (780 m.)
Tenperatura gorena 50 °C
Tenperatura baxuena -40 °C
Prezipitazioa < 30 mm/ur

Taklamakan[1] (txineraz: 塔克拉玛干沙漠; uigureraz: تەكلىماكان قۇملۇقى), batzuetan Takla Makan, Erdialdeko Asiako basamortua da, Xinjiang Txinako Herri Errepublikako lurralde autonomoan.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Takla Makan izena pertsieratik uigurrerak harturiko mailegua da eta "itzulera gabeko puntua" esan nahi du, baina "sartu eta ez zara inoiz irtengo" esaera da ohikoena[2]. Beste azalpen baten arabera turkieratik etor liteke izena eta "hondakinen eremua" esan nahiko luke, izan ere aintzinako hiri ugari hondarretan baitaude dagoeneko. "Heriotzaren itsasoa" ezizena ere sarritan erabiltzen da[3].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taklamakan munduko bigarren hareazko basamorturik handiena da, 337.000 km² azalera, 1.000 km luzera eta 400 km azalera ditu. Azaleraren %85-ean duna mugikorrek estaltzen dute[4]. Hegoaldean Kunlun mendiak eta mendebaldean eta iparraldean Pamir mendiak eta Tian Shan mendilerroak ditu. Mendebaldean 1.200-1.500 metrotako garaiera du itsasoaren mailarekiko eta ekialdean 800-1.000 metrotakoa, Lop Nor eremu zingiratsu gazian, hain zuzen ere[4].

Oasiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taklamakan basamortuaren ertzetako erresumak, III. mendean.

Tarim izeneko arro endorreikoaren erdialde guztia estaltzen du. Ertzetan ordea oasi ugari aurkitzen dira. Antzina oasi horietako bakoitzean erresuma bat eratu zen eta hauetatik Zetaren Bidea garatu zen, hegoaldeko eta batez ere iparraldeko ertzetan[5].

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himalaia mendikatearen haizebean egonik eta neguan Siberiarik datozen aire masa hotzak iristen direnez basamortu lehor eta hotza kontsideratzen da. Negu aldean -20ºC-tako tenperaturak izan daitezke eta udan aldiz 40ºC-tik gorakoak[4]. Prezipitazioak oso urriak dira, urteroko batazbestekoa 1 cm-koa baino ez da[3]. Himalaiako izotzen urtzeak elikatzen ditu basamortuaren ertzetan dauden oasiak.

Udan bi aire korrontek topo egiten dute eta zirimola handiak izaten dira. Zirimola hauek 4.000 metrotako altuerara jasotzen dute harea[4] eta Amerikako Estatu Batuetako mendebaldeko ertzera ere iritsi izan da harea.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenaldian, Txinak autopista bat egin du hegoaldeko Hotandik iparraldeko Luntaira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-11.
  2. (Ingelesez) Zetaren bidea eta Eurasiako geografia
  3. a b (Ingelesez) World, Beautiful (2018-08-20) «Taklamakan Desert Facts & Information - Beautiful World Travel Guide» Facts & Information - Beautiful World Travel Guide . Noiz kontsultatua: 2019-10-24.
  4. a b c d (Ingelesez) «Takla Makan Desert | Climate, Animals, & Facts» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2019-10-24.
  5. (Ingelesez) Hopkirk, Peter (2001) The Great Game: On Secret Service in High Asia Oxford University Press ISBN 9780192802323 . Noiz kontsultatua: 2019-10-24.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taklamakan