Tal (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tal (abeslaria)
Tal NRJ 2014 3.jpg
Bizitza
Izen osoa Tal Benyezri
Jaiotza Israel1989ko abenduaren 12a (29 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, abeslaria, bikoizlea eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak Le sens de la vie Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Stevie Wonder
Genero artistikoa popa
middle of the road Itzuli
Musika instrumentua pianoa
ahotsa
Diskoetxea Warner Music France Itzuli
IMDb nm5107128
www.tal-officiel.com
Tal zuzenean, 2014an Parisen.

Tal Benizri, (hebreeraz טל בניזרי‎) (Pardes Hana, Israel, 1989ko abenduaren 12a) pop abeslari israeldar-frantsesa da[1]. Izenak "Goizeko arrosa" esan nahi du hebreeraz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an jaio zen musikarien familia batean eta urtebete baino ez zuela Israel utzi eta Frantziara bizitzera joan zen familia. Nerabezaroan bere kontu ikasi zuen pianoa eta gitarra jotzen[1].

Hamasei urte zituela Gary Fico abeslaria ezagutu zuen eta 2008an honek Laura Marciano musikagilea aurkeztu zion. Marcianok Sony Music diskoetxearekin kontratua egiten lagundu zion eta biek batera egindako lanaren fruitua La musique est mon ange singlea izan zen, 2010an[1]. Sony Music-ek ordea ez zuen bere alde apusturik egin eta Tal tabernetan pianoa jotzen hasi zen. Interneten bere bideo batek arrakasta handia izan zuen eta Warner Music Franceko zuzendariak ikusi zuenean Talen kontzertu batera joatea erabaki zuen. Tal fitxatu eta hiru astetara Alicia Keys-en kontzertua ireki zuen Parisko Kongresu jauregian[2]. Kontratuak Bruno Mars, Jessie J, Mariah Carey eta Rihannaren cover-ak Youtuben egitera behartzu zuen eta "Rihanna frantsesa" ezizena jaso zuen. 2011 urtean On Avance singlea atera zuen[1].

2011 urteko udan grabatu eta 2012an Le Droit de Rêver diskoa atera zuen, "amets egiteko eskubidea"[2]. On Avance abestiaz gain arrakasta handia lortu zuten Waya Waya eta Le sens de la vie abestiek. Abesti pare baten bideoklipak Estatu Batuetan garabatu zituen, Le sens de la vie New Yorken[3] eta Je Prends le Large Miamin. Le sens de la vie abestia Frantziako zerrendetako laugarren posturaino iritsi zen eta 3 aste egin zituen postu horretan[4]. 2013an "urteko emakumezko artista frankofono onenaren" NRJ Music Awards saria irabazi zuen.

2013an bigarren diskoa plazaratu zuen, À l'infini, eta ondoren etorriko zen birarekin zuzeneko diska berria atera zuen. Bigarren diskoko abesti ezagunena Maintenant ou jamais izan zen Dry raperoarekin batera grabatu zuena. 2014ko NRJ Music Awards sarietan berriz ere garailea izan zen.

2016 urtean bere izena daraman diskoa atera zuen, Tal eta 2018an Juste un rêve.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le droit de rêver (2011)
  • À l'infini (2013)
  • À l'infini Live Tour (2014) - zuzenekoa
  • Tal (2016)
  • Juste un rêve (2018)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • NRJ Music Awards: 2013, 2014 eta 2016 urteetan "Urteko emakumezko artista frankofono onenaren" saria irabazi du[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) «Tal | LetsSingIt Lyrics» LetsSingIt . Noiz kontsultatua: 2019-01-09.
  2. a b [http://www.idolesmag.com/interview-205-Tal.html «Interview de Tal réalis�e le 10/10/2011»] IdolesMag.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-09.
  3. «France: Tal Loves New York In New Clip - europopped» web.archive.org 2012-05-25 . Noiz kontsultatua: 2019-01-09.
  4. «Tal - Le sens de la vie (single)» www.chartsinfrance.net . Noiz kontsultatua: 2019-01-09.
  5. (Frantsesez) «NRJ Music Awards 2016 : Découvrez la liste complète des nominations» Public.fr . Noiz kontsultatua: 2019-01-09.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tal (abeslaria) Aldatu lotura Wikidatan