Talcott Parsons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talcott Parsons
Talcott Parsons.jpg
Bizitza
JaiotzaColorado Springs1902ko abenduaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMunich1979ko maiatzaren 8a (76 urte)
Familia
AitaEdward Smith Parsons
AmaMary Augusta Parsons
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea 1927) doktoretza
Amherst College (en) Itzuli 1924) Artean graduatu
London School of Economics
(1924 - 1925)
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaEdgar Salin (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Harold Garfinkel
Clifford Geertz (en) Itzuli
Robert Bellah
Jesse R. Pitts (en) Itzuli
Morris Zelditch (en) Itzuli
Marion J. Levy Jr. (en) Itzuli
Jackson Toby (en) Itzuli
Robert F. Bales (en) Itzuli
Edward Clifton Devereux (en) Itzuli
Robert King Merton
Edward O. Laumann
Hizkuntzakingelesa
alemana
Irakaslea(k)Emil Lederer (en) Itzuli
Bronisław Malinowski
Ikaslea(k)Jeffrey C. Alexander (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, unibertsitateko irakaslea eta biologoa
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Lan nabarmenakThe Social System (en) Itzuli
The Structure of Social Action (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Find a Grave: 7673527 Edit the value on Wikidata

Talcott Parsons (Colorado Springs, 1902ko abenduaren 13a - Munich, 1979ko maiatzaren 8a) Estatu Batuetako soziologoa izan zen. Amherst College ikastetxean eta London School of Economics ikastetxean egin zituen ikasketak; Heidelbergeko Unibertsitatean egin zuen doktoretza. Ekonomiako irakaslea izan zen Harvard Unibertsitatean (1931-1944 urteetan) eta Soziologia irakasle (1944-1949 urteetan). 1949. urtean American Sociological Society elkarteko lehendakari izendatu zuten. Funtzionalismo-estrukturalismoaren aitzindaria izan da soziologian; gizarteen ezaugarri orokorrak eta bereizgarriak aztertzeko sailkapen bat prestatzen saiatu zen. Soziologiaren alorrean eragin handia izan du Parsonsek Estatu Batuetan.

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria Parsoniarraren oinarria ekintza da. Ekintza zenbait faktoreren menpe dago, gizartean funtzio bat izatera eramaten dutena. Ekintza helburu bat lortzeko bidea da, nahiz eta ekintza gauzatzen duenak ez du beti bere helburua lortzen. Inguruko baldintzek eta bitartekoek hiru ekintza mota bereizten dituzte: instrumentala, aztertu eta sortu egiten dutenak; adierazleak, saritzea bilatzen dutenak, bideratzailea dena; eta morala, banakoaren kolektibitatea bilatzen duena.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soziologiaren alorrean eragin handia izan du Parsonsek Estatu Batuetan, funtzionalismo-estrukturalismoaren aitzindaria izan baita.Teoria honek gizarteak autoerregulaziorako joera duela defendatzen du, eta baita haren elementuen (funtzioak, mugak, balioak) arteko interkonexioa ere. Gizarte baten buruaskitasuna oinarrizko beharren menpe daude, hala nola, haurtzaroaren babesa eta hezkuntza gizarteratzeko modu bat bezala ikustea.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko soziologo garrantzitsuenetariko bat izan den arren, kritikak ere jaso izan ditu. Hauek gizarte aldaketei eta sortu dituzten gatazkei arreta gehiegi ez eskaintzeagatik izan dira. Bere obra soziologiaren arloko lehenetariko sintesi saiakera da, zeinetan Émile Durkheim, Max Weberren eta beste soziologo batzuen lanak aztertzen dituen. Parsonsen teoria kontserbadorea besterik ez dela esan da, Karl Marx baztertzeko asmoz egin zena.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra nagusiak: Social System (1951, Gizarte-sistema), Politics and Social Structure (1960, Politika eta gizarte-egitura).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]