Talde-dinamika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Talde-dinamika talde baten baitako harremanak, ekintzak eta elkarreraginen multzoa zein horiek aztertzen dituen gizarte psikologiaren adarra da. Taldeko kideen jarrera, jokaera eta bilakaera, modu banakoan (baina aldi berean taldeari dagozkionean) zein kolektiboan, aztertzen ditu. Taldeetan ezarrtiako helburuak eraginkortasunez lortzeko teknikak ere aplikatzen ditu, lan-taldeen kohesioa eta elkartasuna bultzatuz. Talde-dinamika 1920ko hamarkadan sortu zen, Kurt Lewin eta Jacob Moreno psikologoek egindako ikerketetatik abiarazita.

Hauek dira talde dinamikako zenbait teknika:

-PHILIPS 66: 6 kideko kideek, 6 minutuz gai baten inguruan eztabaidatuko dute. Talde bakoitzean koordinatzile bat egongo da, eta denbora hau igaro ostean, hauek, ondorioak aurkeztuko dituzte. Moderatzaile batek, gai orokorrari buruzko sintesia egingo du. Teknika honen bidez, taldeko kide guztiek parte hartzea errazten da.

-EZTABAIDA TALDEAK: Bi taldek eztabaida egingo dute moderatzaile batek jarritako gai baten inguruan.

-BATZORDEA: Talde bat oso handia denean, kide guztien ordezkari diren talde txiki batzuk eratzen dira eta batzorde bat osatzen da. Batzordeak ondoriak ateratzen eta biltzen ditu, eta talde osoan aurkezten ditu, denen artean onartzeko.

-ROLE-PLAYING: Taldeko kide bakoitzak rol bat hartuko du, rol honen bidez eztabaida bat dramatizatuko da. Eztabaida hau bukatzean, moderatzaileak beren sentimenduak adierazteko eta ondorioak azaltzeko eskatuko die parte-hartzaileei.

-ERABAKI-TALDEA: Pertsona gutxi batzuek osatuko dute taldea, proposamen jakin bat onetsi behar duena.

-BRAINSTORMING: Gai baten inguruan, 8-10 kideko taldeak, honen inguruan bururatzen zaizkien ideia guztiak esango dituzte. Gero, epaimahai bat eratzen da ideia honenak edo originalenak aukeratzeko. Hainbat faktore izaten dira kontutan ideia hau aukeratzeko, originalena, kalitate handienekoak errealistenak eta eraginkorrenak.

-LAN-MINTEGIA: Talde osoa talde txikiagotan bananduko da, talde bakoitzak alderdi bat landuko du, horrela, gai bakoitza sakontasunez aztertu ahal izango da.

-KASU-AZTERKETA: Taldeari benetako egoera bat proposatuko zaio, bai idatzizko zein entzunezko euskarri batean. Gero, adierazitako denbora tarte bat egongo da, eta denbora honetan, taldekideek banaka, gai hau aztertu behar dute. Azkenik, bakoitzaren ekarpenak taldean aztertzen dira, antzeko egoerak onbideratzeko irtenbide errealistak eta aplikagarriak lortzeko.

-BUSSINESS-GAME: Parte-hartzaileek lehiakide diren alegiazko enpresa banaren zuzendariaren rola hartzen dute, eta antzeko diren beste enpresa batzuekin lehiatzen dira. Helburua erabakiak hartzea da, beste enpresetako zuzendariek zer erabaki hartuko dituzten jakin gabe. Amaitzeko, talde osoan, hartutako erabakien egokitasuna aztertzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.