Talioiaren lege

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talioiaren legea» orritik birbideratua)

Talioiaren legea ezagutzen den zaharrenetariko bat da. Horren arabera errudunari ezartzen zaion zigorra krimenaren parekoa izan behar da: norbait hil baldin badu, legeak erruduna hil behar du. Lege-hausleek berek eginiko delitu bera pairatu behar zuten zigor gisa. Esanahi bera dute "begia begi truk, hortza hortz truk" edo "begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain"[1] esaera zaharrek. Justizia penalaren ikuspuntutik Talioiaren legea mendekuaren sistemaren eta garantiekin eginiko epaiketaren tarteko egoera batean kokatuko litzateke. Modu batez, mendeku hutsarekiko aurrerapena izango litzateke.

Etimologikoki, esaera latinetik dator: "lex talionis". "Talis" antzekoa edo berea adierazten du.

Talioiaren legearen inguruko azalpen zaharrenak Hamurabiren Kodean (K.a.1760.urtean), Antzinako Babilonian, eta Bibliaren Itun Zaharrean aurki daitezke. Europako Antzinaroan eta Erdi Aroan oso ohikoa zen lege hau. XVIII. mendean galdu zen ia erabat Europan, eta gaur egun huts guztiz txikietan baizik ez da erabiltzen zenbait lekutan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]