Eztabaida:Cap-Vert

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Cap-Vert ala Cabo Verde?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Bankarra. Cap-Vert izenaren ordez Cabo Verde jarri duzu, horretarako lehenik Euskaltzaindiaren 38. araua eta ondoren 70.a aipatuta. Arau horiek, baina, estatu burujabeei eta uharteei dagozkie, hurrenez hurren. Beraz, ez dute ezer arautzen penintsula honi dagokionez.

Horrekin ez dut esan nahi Cabo Verde, agian, agian, ez ote den penintsula horretarako izenik egokiena euskaraz... (ez dut pisuzko argudiorik horren alde, ez eta aurka ere), baina Euskaltzaindiak testu horietan deus ez du esan penintsulaz, eta horrenbestez ezin dira arau horiek erreferentziatzat aipatu hemen, Cabo Verde izenaren alde. Xabier Armendaritz 2020-10-13, 17:34 (UTC)

Kaixo, Xabier Armendaritz Bai, arrazoia daukazula iruditzen zait. Egon pixkor eta beste bat arte.