Eztabaida:Fa maior

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

@Ksarasola: Agian oker nabil, baina partitura irakurrita adibideko abestia re minorean dagoela esango nuke nik Lainobeltz (eztabaida) 14:48, 3 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]

Eskerrik asko, Laino beltz.
Minor noiz den ez dakit bereizten nik. Hasteko partitura hasiera begiratuta, eta bostunen zirkulua artikuluko irudia begiratuta, maior jarri dizkiet score partitura duten guztiei. Geroago nuen maior/minor kontua errebisatzearena. Alabari edo galdetuta. Zuk badakizu bereizten? Ahal duzu errepasatu azken orduan egin ditudanak?
Katalanek duten kategoria-sistema kalkatzen saiatzen ari naiz, hiru kategoria bakarrik geneukan.
Eskerrik asko. Ksarasola (eztabaida) 14:58, 3 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]
@Ksarasola: Isil-isilik adibidez, mi maiorren dagoela esango nuke, baina partituran gako-armadura gaizki jarrita duela (lau sostenituduna beharko luke, Westminsterreko laurdenak daukan bezala). Gaur sortu dituzunak joango naiz begiratzen, baina eskertuko nizuke editatu aurretik zu-zeu ziurtatiko bazina, nik baino ziurtasun handiagoz esan dezakeen norbaiti galdetuz.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:32, 3 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]
@Lainobeltz: Begiratu ditut goizean tonalitatearekin etiketatu ditudan denak horretaz dakien batekin. Lau-bost bat aldatu ditugu maiorretik minorretik. Listo. Orain dena zuzen dagoela uste dut. Eskerrik asko.
Bestalde, ikusi dugu Olentzeroren partitura nahiko arraroa dela. Berri batekin ordezkatuko dut beste egun batean. Ksarasola (eztabaida) 21:50, 3 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]
@Ksarasola: Milesker. Ondo izan :) -Lainobeltz (eztabaida) 21:52, 3 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]