Eztabaida:Indarkeria ez aktibo

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Indarkeria-ez aktiboa» orritik birbideratua)

Indarkeria-ez aktiboa izenburua[aldatu iturburu kodea]

Eskertzekoa da gai honi buruzko sarrera berri bat egitea wikipedian, baina oinarrizko oker bat zuzendu behar dela uste dut.

Lehen lehenik,sarrera bera dago oker, "Indarkeria-ez aktiboa" aktiboa ez den indarkeriaz ari baita; ondorioz, artikuluaren edukia irakurrita "indarkeria-eza aktiboa" izan daiteke izenburu egokiena, hainbat taldek orain arte erabilitakoa.

Suposatzen dut sarreraren izenburua egileak edo wikipediako editoreren batek aldatu beharko duela.

Mila esker eta aurrera.

Iñaki

—Aurreko iruzkin sinatugabea 91.126.223.85 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-06-24; 13:57).

Izena ez da hiztegi guztietan; izen hori eza bihurtzen da artikulua erantsita duenean, eta ez beste inoiz ere. Beraz, proposatu duzun izen hori, indarkeria-eza aktiboa, euskal gramatikaren kontrakoa da, beste bi adibide hauek bezain desegokia:
  • *indarkeria-ugaritasuna latza erabiltzen dute (euskara txukunean, indarkeria-ugaritasun latza).
  • *indarkeria-urritasuna nabarmenarekin erantzun zioten (euskara txukunean, indarkeria-urritasun nabarmenarekin).
Bestetik, zuk diozun esanahia («aktiboa ez den indarkeria») izateko, marratxoa beste toki batean jarri beharko litzateke: izenburuak dituen azken bi hitzen artean, eta ez lehenengo bi hitzen artean (indarkeria ez-aktiboa baita aktiboa ez den indarkeria).
Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2013-06-24, 14:46 (UTC)


Joseba Ossak hauxe idatzi du:


"Hori bai, hizkuntza aldetik, esaiozu, mesedez, “indarkeria-ez aktiboa” gaizki dagoela. Badirudi “indarkeria ez-aktiboa” esaten duela, hau da, “violencia no-activa” eta juxtu alderantzizkoa da. Horregatik jarri behar da “indarkeria-eza aktiboa”.

Eta guk liburuan erabili genuen bezala, ea posible den honela erabiltzea:

-“Noviolencia edo no-violencia = indarkeria-eza

-noviolento-a, edo no-violento-a = indarkeria-ezazko

-acción noviolenta = indarkeria-ezazko ekintza"-Joxerrazabala (eztabaida) 19:33, 29 ekaina 2013 (UTC)

indarkeria-ez aktiboa eta indarkeria ez-aktiboa nahas daitezkeela? Egia da, baina horrek ez du lizentziarik ematen *ekonomia-krisia latz hau bezalako sintagma bat eratzeko, mugatzailea behar ez den tokian jarrita. Izan ere, *herri-institutua ederra edo *polizia-etxea handia sintagmak bezain desegokia da *indarkeria-eza aktiboa agramatikal hori. Era berean, no-violento itzultzeko, indarkeria-ezeko da euskararen gramatikak eskatzen duena.
Nahasbidea kendu nahi bada, beste bide batetik jo beharko da, adibidez: indarkeriagabetasun aktiboa. Hala ere, indarkeriagabetasun horrek erabilerarik ez duenez (nik behintzat ez dut agerpenik aurkitu), nahasgarria izan daitekeen forma horri eutsi beharko diogu. Jende askok zu izan ezik eta zu ez ezik formak ere nahasten ditu, baina horregatik ez diogu forma egokiak erabiltzeari utziko.
Goraintziak Josebari. --Xabier Armendaritz 2013-07-01, 08:20 (UTC)