Eztabaida:Irulegiko Eskua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Irulegiko eskua» orritik birbideratua)

Brontze Aroa edo Burdin Aroa?[aldatu iturburu kodea]

Biak ikusi ditut. Esango nuke Euskal Herrian Brontze Aroa dela garai hori. Theklan (eztabaida) 15:13, 14 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Burdin Aroa ikusi dut erreferentzia on batean. Theklan (eztabaida) 16:17, 14 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Interpretazioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Erunberri. Ikusi dut interpretazio bat igo duzula, ustez irakurtzen diren hitz batzuekin. Zuk asmatu dituzu edo artikuluren batean agertzen al dira? Theklan (eztabaida) 08:40, 15 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Kaixo Theklan. Hasiera batean nik asmatu nituela uste nuen baina geroago "Zorionekun denak begirateren otzirtan eseakari eraikin" itzulpena aurkitu dut horri honetan https://twitter.com/javitannhauser . Badakit ausarta naizela, baina inskripzioak kristau zoriontasunak gogorarazten dizkit, baita antzina "Bedeinkatuko ditut / bedeinkatuko dodaz..." zioen Euskal Herriko etxe askotako ateetan jartzen zuten plakak ere. Nire ekarpena gaizki baderitzozu, ezabatu mesedez. Erunberri (eztabaida) 09:22, 15 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
@Erunberri erreferentziak eta testuak iturri fidagarririetatik etorri behar dira. ezin dira asmatu edo Twitterren jartzen duen lehen mezutik etorri. Theklan (eztabaida) 10:01, 15 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Zurekin bat nator! Horregatik ekarpenak nik neuk ezabatu ditut. Erunberri (eztabaida) 10:06, 15 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Adituek onartzen badidate, lehenengo hitza "ZORION-EGU" da, ez "ZORIONEKU". Erunberri (eztabaida) 07:02, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Nork-non dio hori? Theklan (eztabaida) 09:50, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Inork ez du esan. Inon ez dago. Erunberri (eztabaida) 10:17, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Baina Joaquin Gorrochategui adituak dio: "Pero es inesperada la vocal final '-u' frente al vasco general '-o', y asombrosa la antigüedad de la formación mediante '-e-' de unión entre la palabra terminada en consonante y el sufijo '-ko'." https://www.eldiario.es/euskadi/mano-irulegi-no-grafitos-iruna-veleia-importancia-cadena-custodia_1_9713935.html "Sin embargo, puntualiza, «aunque los siete primeros signos –'sorione'– son de tipo alfabético, el último que transcribimos como 'ku' es silábico y puede tener otra lectura. (...)»." https://www.elcorreo.com/sociedad/descubren-navarra-texto-20221114120425-nt.html -Erunberri (eztabaida) 10:21, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Inork ez du esan, eta inon ez badago, ezin dugu esan "ZORION_EGU" da. Erreferentzia bat behar dugu hori ziurtatzeko. Prentsaurrekoan esan zuen izan zitekeela beste modu batez, eta akaso ku baino gu izan zitekeela, baina argitaratzen den arte, ezin dugu ziurtatu zerbait, ez baikara lehen mailako iturria. Theklan (eztabaida) 10:23, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Bai noski, Theklan. Eskerrik asko eta barkatu berriro ere. Niri dagokionez, izan ere, oinarriak nire irudipenak eta Bibliako pasarte bat ditut, hain zuzen ere "Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute bizitzako egun guztietan" dioenak (Salmoak, 23:6) https://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Sal+23%2C1-6&id34=1&pos=0&set=21&l=eu Honela ez noa inora. -Erunberri (eztabaida) 11:36, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Hitzak signario ( zeinu-multzo) iberikoa erabiltzen dute, ez dakit zein zehazki, ez dut hori irakurri. Siganario horretan, bertsio berrietan (ez duala izendatzen dienak) KU eta GU berdin idazten dira. horregatik komentatzen da ZORIONEGU izan daitekeela. Baina, nik ez nuke ezer jarriko, Gorrotxategi et Velazak KU interpretatu dutelako. Noizbait, beste epigrafistaren batek, artikulu akademiko batean, jartzen badu beretzat GU dela, Wikipediako artikuluan sartuko nuke, beti ere erreferentzia aipatuz eta beste irakurketa bat dela. Abegi oneko tessera bat izana daitekeela ere esan duten batzuk (nitaz aparte, nik galdetu nuelako, eta ez proposatu), baina nik ez dut artikuluan sartuko ez badute ekipokoek ezer esate edo bete arkeologo edo epigrafista batek artikulu bat idazten ez badu. Azkenik, gaur Argian Josu Narbartek artikulu bat idatzi du eta konparaketa interesgarri batzuk egiten ditu. Josu Narbarte arkeologoa da eta Erromatar garaiko aztarnak ere ikertu ditu, beraz, fidatzeko iturria da. arkeologian beste aztarnategietan aurkitu diten antzeko piezak aipatzea, konparatzeko, oso ohikoa da. Suna no onna (eztabaida) 12:29, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Antzinateko "euskaldunen" idazkera sistema[aldatu iturburu kodea]

Bada gauza bat interesgarria, ez dakit artikulu honekin lotuta baina idazkera paleohispaniar artikuluan edo gehitzeko. Joan Ferrer i Jané iberista bat da, oso ona, onenetarikoa. 2017an eta 2020an artikulu bat publikatu zuen eta idazkera horien mapa eguneratu. Mapa horretan "Escrituras nororientales no identificadas" aipatzen da, horrela pluralean. Hori (edo horietako bat) da, seguruenik, Irulegiko eskuaren idazkera mota. Gaur, ordea, ezin izango dut gauza handia egin. https://ifc.dpz.es/recursos/publicaciones/36/49/05ferrer.pdf eta https://ifc.dpz.es/ojs/index.php/palaeohispanica/article/view/385/375 Suna no onna (eztabaida) 12:58, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Idazkera horien inguruko artikulu interesgarriak daude gaztelaniazko Wikipedian. Niri zail egiten zait zehatza izatea honekin, beraz presarik gabe, norbaitek ahal duenean. Theklan (eztabaida) 13:49, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Signarioko zeinuekin idatzi[aldatu iturburu kodea]

Signarioko letrak, nik uste, Commonseko kategoria honetan daude, salbu eta T modukoa, baskonikoa nonbait eta irakurketa argirik gabea. Hori gehituz gero, katalanek beren viquiperida eta viccionarian iberiera idazten duten bezala egin genezake guk ere... sujerentzia beraz, T hori sortzeko, hala nola beste hau (adibidez), Luistxo (eztabaida) 16:50, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

SGV-a sortu dut, hemen. Suna no onna (eztabaida) 21:17, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Egina! {{xib-trans|egina}} = egina -Theklan (eztabaida) 22:23, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

s102o3r1i1o3n1e1ku1p3 n1
te1n1e1ke2be1e1ki1ŕ3a2te1ŕ3e1
o3T1i1ŕ3ta1n1p5 e1s102e1a2ka1ŕ3i1
e1ŕ3a1u3ko1n1

Theklan (eztabaida) 22:41, 17 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Bigarren lerroko lehen zeinua errebisatu, irudi espekularra baita Irulegiko eskukoa 185.161.118.125 14:45, 21 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Egina.
s102o3r1i102o1n102e1ku1p3    n102
te1n102e1ke2be1e1ki1ŕ3a202te1ŕ3e1
o1T1i102ŕ3ta1n102p5 e1s102e1a2ka1ŕ3i102
e1ŕ3a102u3ko1n102p3
Eskerrik asko. Urtar (eztabaida) 11:31, 5 urtarrila 2023 (CET)[Erantzun]

Kokapena: udalerria, lurraldea ta herrialdea[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honetako infotaulan eskua Irulegiko herrixkan aurkitu zela jartzen du, baina beste hizkuntzetako artikuluetan zein udalerri, lurralde ta herrialdetan ere zehazten denez, gurean Aranguren, Nafarroa ta Euskal Herria ere aipatu beharko lirateke. Aldaketa egiten saiatu naiz baina ezin dexaket, badakienak ahalko balu, eskertuko nioke. --Bhgh543bgf (eztabaida) 23:04, 18 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Ez da teknikoki erraza, objektu artistikoei buruzko txantiloiak ez baitu horrelakorik sartuta defektuz. Eskuz egin liteke, nahi izanez gero, baina kodea begiratu beharko da horretarako. Theklan (eztabaida) 14:02, 19 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Zerbait egin dut, ea zer deritzozun. Theklan (eztabaida) 15:12, 19 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Horrela ongi, eskerrik asko. --Bhgh543bgf (eztabaida) 04:23, 29 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Kaixo guztiei,

Artikulu ederra sortu duzue eta azkar gainera, zorionak!

Gauza bakarra dut komentatzeko, "Baskoiera" hitzaren inguruan. Ez naiz hizkuntzalaria eta beraz, ez dut jakintza handirik honen inguruan, baina atentzioa deitu dit azken egunetan izen hau hainbeste aldiz entzuteak, lehenago existitzen zela ere ez nekienean. Euskarazko Wikipedian ez dago hizkuntza horren inguruko artikulurik, Aitzineuskarari buruzkoa baizik, orokorrean "hizkuntza baskonikoa" izenak adierazi nahi duena adierazteko erabiltzen dena, oker ez banago. "Protoeuskara" ere erabili izan da. Iruditzen zait izen hau Joakin Gorrotxategik zabaldu duela batez ere azken egunetan. Hizkuntzalaritzaren munduan ez dakit zein puntutaraino erabili izan den termino hau (ziur asko gutxi, aurkitzen den lehen idatzia baita), baina Wikipediarako ez zait egokia iruditzen.

Wikipediak edozein herritarroi informazioa ahalik eta argien iristeko moduko terminologia erabili behar duela entzuna dut. Termino berriegia eta ezezaguna iruditzen zait "baskonikoa". Ez dut hizkuntza baskonikoari buruzko definizio argirik aurkitu. Zer da? Hizkuntza isolatua, iberieraren ahaidea, euskararen ahaidea, beste zerbait? Baskoien tribuak hitz egiten zuena? Tribu bakoitzak hizkuntza desberdina hitz egiten zuela frogatuta dago (karistiarrak, autrigoiak, barduloak, beroiak, akitaniarrak, etab.)? Gainera baskoiera aipatzen duzuenean Baskoi artikulura lotura bat dago eta han aitzineuskara hitz egiten zutela esaten da.

Uste dut, gutxienez, artikuluaren lehen paragrafoan (gehien irakurria izaten delako), " Akitaniera edo baskoierazko hitzak"en ordez "ziurrenik euskal hizkuntza batean idatzia" (akitaniera eta baskoiera, biak, biltzen dituen terminoa), "itxura guztien arabera aitzineuskaraz idatzia", edo antzekoren bat jarri behar dela. Euskararekin lotura duela aipatu behar da, edo hori dela orain planteatzen den hipotesi nagusia. Izan ere, hori da artikulu honi garrantzia ematen dion ezaugarrietako bat, euskararekin lotuta egon daitekeela.

Xabi22 (eztabaida) 13:42, 19 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Nik ez dut iritzi sendorik honen inguruan, baina uste dut @Sunna no ona eta @Iñaki LL interesatuta egon daitezkeela eztabaida honetan. Theklan (eztabaida) 15:18, 19 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Kaixo bioi eta eskerrik asko deitzeagatik, nik ez nuke inolaz ere baskoiera erabiliko, jada euskarak baduelako euskaraz tradizio bat forma beraren aldaera den gaskoi hitzean; beraz, paradigma horretan kokatu behar da. Bestalde, hizkuntzen izenak eratzeko euskararen ohiko jokabidea lurraldea + "era" da, adibidez, "akitaniera", nahiz eta azken aldian gauza bitxiak ere onartu diren ("daniera"...).
Arestian aipatu aitzineuskara jada sortuta dago, baita protoeuskara ere, zergatik izen berriak sortu? Duela 2.500 urteko grezierari greziera (arkaikoa) deitzen zaio, hala Efesokoari nola Espartakoari, nahiz eta egungo greziarrek ez zituzten ulertu ere egingo. Ez ditzagun gauzak gehiegi bihurritu, sinpleago jar ditzakegunean. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 20:05, 19 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Gabon guztiei. Wikipedian bertan ederki azaldurik dago terminologia arazo hori. Kontuan hartuz Aitzineuskara hizkuntza berreraikia dela, hipotetikoa, eta hala Euskara zaharra nola Euskara arkaikoa terminoek beste erabilera batzuk dituztela, antzinako euskara, Antzinateko euskara eta eusko-akitaniera dauzkagu garai hartako idazkietan agertzen den hizkuntza izendatzeko.--Xirkan (eztabaida) 21:45, 19 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Antzinateko euskarak entzute gutxi du ene ustez. Zuk diozun bezala, Xirkan, aitzineuskara hizkuntza hipotetikoa denez, nik protoeuskara erabiliko nuke, kasu berdina ez bada, edo eusko-akitaniera. Horren gainean, Suna no onnak zerbait argitu dezake. Iñaki LL (eztabaida) 14:40, 20 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Kaixo. Bere garaian Izendapen Arazoa paragrafoan idazten hasi nintzen dena nahas-mahas handia iruditzen zitzaidalako. Badirudi ikerketek aurrera egin ahala terminologia aldatzen dela. Suposatzen da Protovasco euskaraz, aitzineuskara dela, hau da, berreraikitako hizkuntza teoriko bat, Aitzinindoeuropera edo Aitzingermanikoa diren bezala. Gorrotxategik urte askotan akitaniera erabili zuen Akitanian aurkitutako korpuserako, eta baita penintsulan aurkitutakoak aipatzen zituenena ere. Bainia penintsulan izen hori erabiltzea ez dirudi oso zuzena. Soriako idazkunetako izenak aipatzeko, bertako arkeologoari ez zitzaion oso egokia iruditzen, Soria Akitaniatik urrun baitago, eta berak vasco-aquitano erabili zuen Soriako korpusa definitzeko. 2020an Gorrotxategik vascónico-aquitano erabili zuen bere liburuan. Eta gainera, artikulu ia guztiak gaztelaniaz daude. "Vascónico" ("vasconico" hitza sustantibo bezala) baskoiera itzuli da, baina gauza bera dira? Baskoiera ez litzateke "vascón" izango gaztelaniaz? Erdal Wikipedian artikulu bat dago: "Teoría del sustrato vascónico" ("vasconico" adjektibo bezala) (euskaraz, Euskal substratuaren teoria). Hor vascónico "euskararen familiako" hizkuntza edo "hizkuntz multzoko" litzateke, nik uste. Bestalde, filologoek diotenez, ez dakigu ziur zer hizkuntza den egungo gure euskararen garai hartako aitzindaria edo "ama": Akitanoek hitz egiten zutena? Baskoiek hitz egiten zutena? Besteren bat? Akitaniarrek eta baskoiek hizkuntza bera egingo zuten, ala ez? Eta gauza gehiago aipatzen jarrai dezakegu... nik ez dakit nondik heldu, eta Wikipediak ezin du hitz bat finkatu ez badute ikerlariek eurek termino bat finkatutzat ematen, ez da? Suna no onna (eztabaida) 20:28, 20 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Dirudienez, ikertzaileen artean ez dago adostasunik. Wikipediak bere hautua egin dezake komunitateak adierazten dituen ekarpenen arabera eta adosten denaren arabera, baina ezin du hitz bat asmatu. Harrigarriena da inork, hizkuntzalari batek, "baskoiera" proposatzea justu aldamenean "gaskoia" duenean, lexema eta jatorri berekoa.
Bestalde, demagun, Arabako Durruma herrian, euskal itxurako inskripzio bat aurkitzen dela (eta badaude bat edo bi, "Luntbel" eta "Lutbelscottio", kasu honetan izenak). Orduan, "barduliera" deituko diogu? Non jarriko genuke lurralde muga? -Iñaki LL (eztabaida) 23:13, 20 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
@Iñaki LL Ez, autrigoiera deitu beharko litzaioke eta Balmasedan beste idatzi bat aurkituz gero, karistiera. Barkatu ironiaren erabileragatik. Esan nahi dudana da hizkuntzalariek erabiltzen duten terminologia "zientifiko" berri hau, nire iritzi apalean, gutxienez harrigarria dela. Ni tribuen izenak hizkuntza bezala erabiltzearen aurka nago, bakoitzak hizkuntza edo haren aldaera ezberdin bat hitz egiten zuela frogatzen ez den bitartean. Xabi22 (eztabaida) 18:55, 24 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Kaixo Xabi22, bat nator, zer hizkuntza corpusek justifikatzen du hizkuntza hori existitu zela? Baskoien lurraldearen muga Ziordia eta Urabaien artean jartzen zegoen, alegia, egungo Nafarroa Garaiaren eta Arabaren arteko mugan? Eta Marañonen aurkitzen badute? Egungo nafar muga admnistratiboaren araberako hizkuntza zuten ere? Hara! Perfekto orduan, egungo Nafarroako Foru Erkidegoak sustrai zaharrak dituela dirudi, bereiz... Iñaki LL (eztabaida) 20:05, 24 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Irulegiko Eskua?[aldatu iturburu kodea]

Ohartu naiz azken egunotan Berria «Irulegiko Eskua» hasi dela idazten, hau da, Eskua, letra larriz. Adibide bi: https://www.berria.eus/paperekoa/1857/024/001/2022-11-19/ikerlarien-iniziatibaz-ikertu-da-erromatarren-aurreko-milurtekoa.htm; https://www.berria.eus/albisteak/220894/igandeko-egunkariarekin-batera-irulegiko-eskuaren-lamina-doan-banatuko-du-berriak.htm. Logika guztia du, begiratu bat emanda Berria-ren estilo liburuan ikusten baita, Ortotipografia ataleko Letra larria, xehea eta maiuskula txikia apartatuan, «Objektuen izen bereziak» azaltzerakoan, besteak beste, «Igeldoko Harria» ipintzen dutela adibideetan. Uste dut kasu bera dela. Begiratu hemen: https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/ortotipografia#732

Bestalde, Alfontso Mujikak idatzitako Letra larriak erabiltzeko irizpideak liburuan 2.2.3.2. Gauzakien izen bereziak atalean dio: «Izen berezia dutenean, gauzakiak letra larriz hasita (eta letra etzanez) idazten dira». Zalantza egiten dut kasu hau denik, eskuak ez baitu izen berezirik, baina adibideetan, besteak beste, «Max Luzea (kanoia)» dakar. Ikus hemen: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/letra_larriak.pdf

Gotzon (eztabaida) 10:22, 20 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Ba uste dut arrazoia duzula, baina ez dakit argudiatzen zergatik duzun. Ea besteek zer dioten. Theklan (eztabaida) 13:15, 20 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Posta zerrenda batean egin dut kontsulta goizean; Alfontso Mujikak berak erantzun du. Labur esateko, 2019an onartu zuen Euskaltzaindiak 191. araua (Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak) aipatzen du. Ondorio gisa, honela amaitu du mezua: «Irulegikoaren kasuan, pentsa daiteke lehen kasuan gaudela, “esku” hitzak eskulturak irudikatzen duena baita, eta pentsa daiteke ez gaudela bigarren kasuan, “esku” hitza ez baita, berez, “eskultura-mota” bat izendatzeko hitza, busto, tortso edo friso diren bezala. Horregatik, egokia iruditzen zait Irulegiko Eskua idaztea, Osunako Zezena edo Elx-eko Dama edo Delfosko Auriga kasuetan bezala».
Aipatzen dituen antzeko beste hiru kasuetan, bide batez, ez dugu jokabide sendorik: Elxeko Dama, Osunako zezena (nahiz definizioan Osunako Zezena dioen), Delfosko auriga.
Iruditzen zait Alfontso Mujika autoritate bat dela gai hauetan; zalantza gabe, nire ustez, Irulegiko Eskua erabili behar genuke. Gotzon 16:45, 20 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Aurrera, orduan! Theklan (eztabaida) 21:19, 20 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Bat nator goian adierazitakoekin, eta espero dut ere izen bereziko osagai bihurtutako elementu deskribatzaile ihartuak edo fosilizatuak azkenean letra larriz idatziko direla, hala nola gerren, zubien edo eraikinen izenak. -Iñaki LL (eztabaida) 22:42, 20 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Barka nire ezjakintasuna, ez dakit nola aldatzen den artikulu baten izenburua. Zer egin behar da, Irulegiko Eskua sortu eta Irulegiko eskua artikulutik birzuzendu bertara? Gotzon 10:33, 21 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Goian, aldatu botoiaren ondoan, baduzu "Gehiago" jartzen duen botoi bat. Bertan klik egin eta badago "Mugitu" jartzen duen beste bat. Hortxe izenburu berria aukeratu behar da eta kitto. Theklan (eztabaida) 10:39, 21 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Mila esker, @Theklan. Gotzon 10:51, 21 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

Fontes Linguae Vasconum[aldatu iturburu kodea]

Kaixo @Gotzon. Ikusi dut "lanean" txantiloia jarri duzula Fontesen argitaratutakoaren laburpena egiteko. Ziur lana bikain egingo duzula (beste behin ere), baina kontuan izan artikulua jada nahiko luzea dela, eta agian gauza batzuk kentzeko edo aldatzeko kontsentsu pixka bat beharko dela. Theklan (eztabaida) 23:22, 11 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]

Bai, arrazoi osoa duzu, @Theklan, banuen kezka hori, eta horregatik jarri nuen txantiloia.
Gertatzen da argitaratu diren artikuluetan berrikuntza handi samarrak daudela, niri hala iruditzen zait, behintzat. orain artekotik ezer kendu gabe, ez zaizue iruditzen Fonteseko artikulu bakoitza bizpahiru lerrotan labur daitekeela? Bederatzi artikulu dira, uste dut 30-50 lerrotan jaso daitezkeela interpretazioari buruzko berritasunak. Gotzon 12:00, 12 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]
Bai, ziurrenik egin daiteke, edo tartekatzen joan. Eta, momentuz, horiek dira dauden iturri zientifiko onenak. Baina aurkitzen baduzu zerbait kontraesankorra dena bi artikuluren artean, agian joan daiteke hori nolabait azaltzen. Konfiantza osoa! Theklan (eztabaida) 13:28, 12 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]
Hauxe da prestatzen ari naizen laburpen zirriborroa Wikipediako artikuluan txertatzeko, Fontes-en argitaratutako artikuluei buruz, @Theklan:
Lankide:Gotzon/Irulegiko Eskua.
4.700 bat karaktere dira, gainerakoak erreferentziak. Gaur egungo artikuluaren Adituen iritzia > Ikuspegi zuhurrak atalaren amaieran txertatuko nuke.
Zuen iritziaren zain gelditzen naiz. Gotzon 17:13, 14 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]
Niri bikaina iruditzen zait laburpena... hau lana! @Protoeuskaldun... zer deritzozu? Theklan (eztabaida) 22:37, 14 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]
@Theklan Ederki dago! Aurrerago xehetasunen bat edo beste gehitu edo moldatu banezake, egingo nuke. Milesker, @Gotzon ! proto (eztabaida) 23:27, 14 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]
Ederki, mila esker @Theklan eta @Protoeuskaldun. Berehala ipiniko dut zatia artikuluan. Gotzon 11:31, 15 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]