Eztabaida:Josefina Oloriz

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Kongresuko lehen diputatua?[aldatu iturburu kodea]

Hemen jartzen denez Oloritz 1927an "Espainiako historiako Kongresuko lehen emakumezko diputatua izan zen".

Arazo bat planteatzen dit honek. Argi da Oloritzek 1927an Primo de Riveraren "Asanblada Nazional Kontsultagilerako" aukeratu zutela, baina horri "Kongresuko diputatu" deitzea ez dakit guztiz zuzena den. Lehenbizi ez zelako organu demokratiko bat, bigarrenik ez zuelako botere legegilerik (erdarazko Consultiva hitzak argi uzten du) eta hirugarrenik han aukeratutakoak ez zihoazelako "herriaren" edo "hiritarren" ordezkaritzan, baizik eta "indar sozial" edo "gorputz sozial" batzuen ordezkaritzan (hau da, ezta XIX mendeko sufragio zentsitarioak onartutakoa ere ez zuten onartzen). Hau da, ez dakit "subiranotasun nazionala"-ren ordezkaritzat hartzen zirenik (edo eurek euren burua hala hartzen zutenik), edo diputatu baten eskumen eta atribuzoirik ote zuten.

Jakina, eztabaidatu genezake Parlamentu liberal-demokratikoek benetan "herria" edo "subiranotasuna" ordezkatzen ote duten ala ez, baina Primo de Riveraren Asanblada hau argi da ez dela Parlamentu demokratiko bat, eta hor ez dagoela eztabaidarik, izan ere Diktadura horrek ere garbi aipatzen zuen ez zela.

Nola ikusten duzue zuek? Draza Mihailovitx (eztabaida) 15:24, 19 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Erantzunen faltan, aldatu egin dut eta honela jarri dut, parentesiak erabiliz: "((Zenbaiten arabera, hala, Espainiaren historiako Kongresuko lehen emakume diputatu bihurtu ziren; hala ere beste batzuk zalantzan jartzen dute Kontsultarako Batzar Nazionala Parlamentu baten parean jar daitekeenik, ezberdintasun handiak baitzeuden izaera demokratikoaren arloan eta baita ere instituziook zuten botere legegilearen alorrean)". Draza Mihailovitx (eztabaida) 23:03, 24 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]