Eztabaida:Kontrolatutako saiakuntza ausazkotu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ausaskotu -Ausazkotua?[aldatu iturburu kodea]

Ziur aski nahasirik egongo naiz, baina kasu horretan "a" eraman beharko lukeela uste dut, definizio batez ari baikara. Behar bada, ez da gauza bera izango, baina Hondarribiarekin gertatzen den bezala, Hondarribiak ez du a itsatsirik, baina bere izena Hondarribia da, eta ez Hondarribi. Kasu horretan, antzekoa dela iruditzen zait. Kontroatutako saiakuntza ausaskotu-ri zerbait falta zaio definitzeko, eta hori "a" marka da. Joxan (eztabaida) 17:33, 5 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]

@Joxan Garaialde: ikus: Wikipedia;Politikak/Artikuluen izenburuan -a mugatzailea jartzea. Behin egin zen saiakuntza baten izena balitz -a hori edukiko luke (adibidez (Millikanen esperimentua), baina kasu honetan uste dut ez dagokiola -Lainobeltz (eztabaida) 19:50, 5 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Nik ez dut horrela ikusten. Kontrolatutako saiakuntzak zebait saiakuntza motakoak izan daitezke, baina Kontrolatutako saiakuntza ausazkotua mota konkretua da, beraz, bakarra, eta artikulua behar du. :Artikuluen izenburuak, sarrera eta atalak «Beharrezkoa izango da, ordea, elementu zehatz bati buruz ari bagara» Joxan (eztabaida) 13:52, 6 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Mota konkretua bai, baina ez saiakuntza konkretua. Hamarmila Kontrolatutako saiakuntza ausazkotu egin ditzakezu -Lainobeltz (eztabaida) 18:20, 6 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Beraz, mota konkretua bada, hau da mota konkretu bakarra, artikulua behar du. Kontrolatutako saiakuntza hausazkotu jarriz gero, irakurtzerakoan, ez dakizu hausazkotu aditza den edo izenlagun; hasazkotua jartzean, ordea, badakizu izenlaguna dela eta izen sintagmari dagokiola, eta ez dela aditza. Beraz, ez dago anbiguotasunik, bestela, bai. Joxan (eztabaida) 18:50, 6 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Kaixo Joxan, abisatzen dizut ezduzula eman izena azaroko txapelketan eta egiten ari zaren lan bikaina ez dela ari kontabilizatzen. Milesker egiten ari zaren lanarengatik! Ibarreusk (eztabaida) 13:00, 6 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]
Hilabete honetan sariak beste batzuentzako utziko ditugu. Hala ere, hurrengo hilabeterako abioa hartzen ari naiz. Mila esker abisatzeagatik.. Joxan (eztabaida) 13:55, 6 azaroa 2022 (CET)[Erantzun]