Eztabaida:Korrika

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Korrikaren ekinaldiak jarri da edizioen ordez. Hori ondo al dago? Orereta 14:13, 29 Martxoa 2007 (UTC)

Ba ez, euskaraz badago honelako hitza baina ez hemen eman nahi zaion esanahiarekin. Zuzena edizioa da. Kabri, (erantzunak hemen) 14:35, 29 Martxoa 2007 (UTC)

Edizioen zenbakia ordez[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ez dakit zergatik Korrikak urtearen arabera ditugu sailkatuta, baina akaso birzuzenketa bidez edizio zenbakiarekin lotura egin beharko genuke? Nik ustez jendeak petoarekin eta irudiarekin errazago lotzen dituela Korrika 7 eta halakoak, ezta? Theklan (eztabaida) 11:16, 5 apirila 2022 (CEST)[Erantzun]

Nik uste zertaz ari garen jakiteko esanguratsuagoa dela urtea, edizio zenbakia baino. Izan ere, zuk aipatutako Korrika 7 hori zein izan zen jakiteko, Wikipedian begiratu behar izan dut, eta horrela jakin dut 1991ko Korrika izan zela hori. Edo EWKEk parte hartutako lehenbiziko Korrika gogoan dut 2017koa izan zela, Arabako kilometro batean, baina zein edizio zenbaki izan zen buruz ezingo nuke esan.
Beraz, uste dut Korrikaren edizio jakin bat aurkitzeko informazio baliotsuagoa dela urtea, jendearentzat oro har. Alderantziz jarriko nuke birzuzenketa: edizio zenbakitik oraingo sistemara, alegia. Ea beste wikilariek zer dioten. -- Xabier Armendaritz 2022-04-05, 13:59 (UTC)