Eztabaida:Margarita Xirgu
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan. |
Uste dut «Ordezkatutako lanak» atalaren izena gaizki osatua dagoela. Euskaltzaindiaren hiztegiak bi adiera besterik ez dizkio aitortzen «ordezkatu» hitzari: «1. Norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jarri; ordez aritu»; «2. Talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean aritu».
Antzerkian eta zineman, «jokatu» (Euskaltzaindiaren hiztegia: «6. Antzerkiaz edo kidekoez mintzatuz, gertaerak antzezleen bidez irudikatu») edo «antzeztu» (Euskaltzaindiaren hiztegia: «3. Antzerki lan bat jokatu»; «4. Antzerki lan edo film batean, pertsonaia baten rola egin») erabili behar da. --Gotzon 12:52, 10 maiatza 2021 (CEST)
- Egina @Gotzon: badirudi itzultzaile automatikoak Obras representadas (selección) horrela itzuli duela. @Carmenremen: ez fidatu itzultzaileaz eta berrirakurri zuzendutakoa, itzultzaile automatikoak batzutan itzulpen "xelebreak" egiten ditu, artikuluaren eta Euskal Wikipediaren kalterako. -Lainobeltz (eztabaida) 14:38, 10 maiatza 2021 (CEST)