Eztabaida:Mahatma Gandhi

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Mohandas Karamchand Gandhi» orritik birbideratua)
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Mahatma ala Mohandas Karamchand[aldatu iturburu kodea]

Mesedez, ez ezazue Mahatma erabili, berak gorroto zuen. Maha-atma-k arima handia esan nahi du, eta berak, batetik, bazekien Gandhi gizaki hutsa zela, indarkeriaz betea, baina, aldiberean BERA Izaki bakarraren manifestazioa beraz Jainkoa, eta hinduismoan jainko asko daude, baino JAINKO bakarra, arima bakarra. Todos Los Hombres Son Hermanos bere liburutik ateratako esaldi hauek irakurrita aise ulertzen da:

"Para quienes tienen fe, Dios simplemente es. Para todos, es todo lo que es. Está en nosotros y más allá. (91.orr.)

"Según la filosofía hindú solo Dios posee el Ser y nada existe fuera de Él". (107.orr.)

"Para descubrir esa fuerza viva que llamamos Dios, conviene buscarlo en nós". (100.orr.)

"Dios no es una persona... Es la energía misma, la esencia de la vida". (100.orr.)

"Para buscar a Dios no hay necesidad de organizar peregrinaciones, de encender lámparas de quemar incienso o de besar la imagen divina. Él está en el fondo de nuestros corazones". (100.orr.)

"Dios no llevó la cruz hace 1900 años, una vez y para siempre. Todavía hoy, día tras día, muere y resucita... No prediquéis al Dios de una época, sino al que vive hoy en vosotr@s". (94.orr.)

"Dios no está ni en el cielo ni en el infierno, sino en cada un@ de nosotr@s". (92.orr.)

Are gehiago, "mahatma" deitzen zutenak fusilatu beharko lituzketela esatera iritsi zen. kriminala izandatu behar zela horrela deitzen zuen oro zein oinak musukatu nahi zizkiona eta bere komunitatean hala zela. Mahatma,Life Of Mohandas Karaamchand Gandhi (II.bol,340. orr.), 1951, DG Tendulkar, Bombay--GerGertzen (eztabaida) 13:32, 17 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Kaixo GerGetzen, zentzuzkoa da diozuna. EIMAren zerrendek ere aipatzen dute. Ea beste inor elkartzen den eztabaidara, eta alda dezakegu. -Iñaki LL (eztabaida) 20:16, 18 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Egina -Iñaki LL (eztabaida) 15:01, 22 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Kaixo Iñaki LL, artikuluari neuk aldatu nion izena udaberrian, logika bakarragatik: espainolezko eta ingelesezko wikipedietan Mahatma jartzen dik. Nire azalpenean, Marie Curieren kasua ere aipatu nian. Pertsonalki Oñatiko parrokiako koruan abesten diat, funeraletan eta urteurreneko mezetan, urtean 130/145 aldiz, herrigintzari lotuta. Eta ez nihoak inondik inora eztabaida teologikoetan sartzera, badakidalako zelakoak diren. Praktikoa izatea hobesten diat. Eta Mahatma duk jende gehienak ezagutzen duen izena. Ondo izan. -Iñazio Irizar (eztabaida) 18:10, 25 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Kaixo Iñazio Irizar, eskerrik asko gai honen gaineko zure interesagatik. Mahatma erakargarria da, ahoskatzeko eta gogoratzeko erraza, eta poesia du. Datu estatistikoa ere garrantzitsua da, baina nire ustez pertsonak berak izen hori arbuiatzea oso garrantzitsua da, horretaz badakigu zerbait euskaldunek ere. Nolanahi ere, "Mahatma Gandhi" bilaketak artikulu honetara helduko dira, birzuzenketaren bidez. -Iñaki LL (eztabaida) 14:51, 28 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Kaixo Iñaki LL. Heuk ikusi, Iñaki. Heu haiz euskal wikipediako arduradunetako bat. Baina nik artikuluari izena aldatu nionean banekien "GerGertzen"-ek dioen hori guztia. Eta artikuluaren hasieran bertan jartzen dik, Gandhik berak garai baten ez zuela larregi maite horrela deitzea. Baina gaia bestelakoa duk, eta Gandhiren erlijioei buruzko iritziez ere dexente idatzi nian artikuluan. Zeren eta, bera denborarekin iritziak moldatuz edo osatuz joan huen. Eta hori kontutan hartuta, azkenean, gaur egun oso oso oso euskaldun gutxik (gure parrokiara edo Arantzazuko santutegira, funeralaz kanpo, populazioaren %5 soilik joaten duk "JAINKO bakarra" eta horrelakoak entzutera, eta horietatik gehienak 65/70 urtetik gorakoak) jarraitzen duten garai bateko teologiaren ordez, hautaketa bat egin nian: zer diote "jakintsu unibertsalek"?, esaterako, Kanpo Esteketan jarri nizkian "Encyclopædia Britannica-n" edo "Project Gutenberg-en"? Hori duk oraina eta etorkizuna, nire ustez. Eta "GerGertzen"-ek dioena, edo EIMAk dioena, errespetu osoz, erabat miroritarioa duk. Heuk ikusi Iñaki. Ondo izan -Iñazio Irizar (eztabaida) 17:07, 28 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Ez dut iritzi sendo bat honen gainean. Bere izen ofiziala izenburukoa da, eta berberak arbuiatu egin zuen Mahatma. Bestalde, bada haren arimaren handitasunari buruzko polemika funtsatu bat ere. Zuk, Iñazio, arrazoi sendoak dituzu, dudarik ez. Estatistikak 35 1en kontra egiten du Mahatmaren alde Googlen. Txokoan ohar bat jarriko dut ea lankide gehiagok iritzi irmorik duten. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 22:47, 28 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
GabonIñaki LL, GerGetzen eta beste guztiak. Nik ere ez dut iritzi sendorik honen inguruan baina Gandhiri dakidana kontuan hartuta eta Iñazio Irizarrek idatzi duena irakurri eta gero "Mahatma" idaztearen alde. Hori bai, izenari buruzko azalpen bat eman beharko zen. Horrela erabakitzen bada, ni neu egiteko prest nago. Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 23:21, 28 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Bere borondatea argi adierazita badago, ez du zentzurik horri aurka egitea "iturri handiagoek" hori egitea erabaki dutelako. Gainera ezizenak soilik gizartean oso erabiliak badira ipintzea erabaki zen 2020ko ekainaren 25eko Wikipediako Txokoko eztabaidan (Estilo Gidan jasoa), baina nik dakidala euskal gizartean eta besteetan pertsona hau ia kasu guztietan "Gandhi" gisa aipatzen da, hasierako izena saltatuz. Orduan, ez dut uste erabileraren argudioa erabili daitekeenik kasu honetan. Hori bai, Katalanezko Wikipedia eta beste hainbat ikusita Mohandas Gandhi jartzeko joera eduki dute, nik ere hala egingo nuke batez ere bilaketak errazte aldera. Xabi22 (eztabaida) 10:50, 29 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Topatu dut Gandhik bera Mahatma deitzea kriminalizatzeko egin zuen proposamena. Hemen irakur daiteke, No And Yes artikuluaren amaierako lerroetan:
https://archive.org/details/HindSwaraj.yi.10973.33464/page/n147/mode/2up
Young India aldizkariko 1927-ko martxoaren 17ko No And Yes artikuluaren amaiera-amaieran da.
Uste dut, harekiko errespetuz eta, bereziki, haren erakutsiekiko errespetuz, Mohandas Karamchand Gandhi deitu beharko genukeela eta ez Mahatma. Gerttz (eztabaida) 12:35, 14 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]

Nik ez dut iritzi sendorik, eta berak erabaki bazuen beste modu batez agertzea, errespetatuko nuke. Hala ere, erabilera kontuan hartuta, Mahatma da ohikoena (birzuzenketa batekin konpon daitekeena, Elcano baita erabileraren aldetik ohikoena ere). Hindierazko eta gujaraterazko Wikipediatan, bietan, Mahatma hobesten dute. Indiako hizkuntza guztietan Mahatma dela ikusi dut, bengaleraz izan ezik, Mohandas Karamchand dela. -Theklan (eztabaida) 10:57, 29 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Argudio gehigarriak daude en:Talk:Mahatma_Gandhi/Mahatma_vs._Mohandas orrialdean. -Theklan (eztabaida) 11:00, 29 abendua 2020 (CET)[Erantzun]