Eztabaida:Nafarroako Erresuma

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eneko Arista Orreagako Guduan?[aldatu iturburu kodea]

Eneko Aristak Orreagako Guduarekin zerbait ikustekorik izan ote zuen zalantzak ditut, bera jaio baino hiru urte lehenago gertatu zela kontuan edukita...

Antso Jakitunaren mapa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xirkan, mapa bat landu berri dut, eta ikusi dut lehendik ere bazegoela hau, zuk euskaratua eta artikulu honetan erabilia. Iturri horrek argitaratu zituen mapak teknikoki onak badira ere, batzuetan ez dira dirudien bezain zehatzak eta zorrotzak. Itxura ematen du egungo Nafarroa Garaiko mugen erreplika bat egiten duela horiek antzinako mugetara eramanez.

Hasteko, Luzaideko koxka hori ez zen existitu 1406 arte beste maparen batean zehaztu dudan bezala; orduan, Zangozako merindadean sartu zen. Bigarrenik, Bizkaiko aldea zuzenean Gaztelan agertzen da, itxura oso zatarra emanez, badakigu zati batean bederen hori ez zela horrela.

Bestetik, 1190eko Londresko euskal kostaldea azaltzen den agiri batean esaten da Nafarroako Erresuma Hondarribitik Castro Urdialesera luzatzen dela (ikus La Navarra marítima). Bestetik, Enkarterriarekin dudak ditut, baina haren erresumaren amaieran Gaztelaren aurrean galdutzat har daitekeela uste dut (1175ean, Alfontso VIII.ak okupatu zuen, Errioxa eta jatorrizko Bizkaiarekin batera).

Terminologiarekin kezka dut: Araba aldeari eta Gipuzkoako zati bati "konkistak" deitzea ez zait egokiena iruditzen, jakinik Antso III.a Handitik beti babestu zutela nafar erregeek horiek berezko nafar lurrak zirela, baita Gaztelako erregeek onartu ere agiri desberdinetan usurpazioak zirela; Gasteizko eta Donostiako foruetan argi eta garbi esaten da tokiko herritarrak nafarrak direla.

Muga naturalen ideia beti zegoen Gaztelarekiko gatazketan nafar erregeek egindako bake eskaeretan. Vita Karoli Magnik, eta hura ez bada, garai bereko karolingiar kronika batean, "nafarrak Ebroren iturbururaino bizi dira" esaten da.

Londresko Laudoa oso ondo dago oso zehatza baita, baina erdaraz eta une jakin baterako (1176-1177). Horregatik, goian aipatu mapa kentzea proposatzen dut, eta beste hau jartzea (Nafarroa Behereko egoera zehaztu dut, jatorrizko mapan guztiz ondo ez zegoelakoan), hor ere lurralde galera askoren urteak zehazteke baleude ere. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 10:29, 22 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Egina--Xirkan (eztabaida) 14:55, 22 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Herritarren bizimodua[aldatu iturburu kodea]

@Iñaki LL, Xirkan: Kaixo! Monteanoren Un enemigo mortal e invisible. Los navarros en la Era de la Peste (1348-1723) irakurtzen ari naiz. Gai nagusia Izurri Beltzak XIV. mendetik aurrera egindakoa da, baina goseteek, gerrateek eta, oro har, erregeen erabaki okerrek izandako eragina ere aipatzen du etengabe. Nahi nuke hau sartu, baina artikulua nahiko konpakto ikusten dut. Zuek ikusten duzue atalak hedatzea informazio hori ere sartzeko? -Theklan (eztabaida) 10:58, 3 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]

Gabon Theklan, artikuluak ia 74.000 byte ditu, askotxo direnak, baina nire ustez ez du eragozten beste atal bat sortzea, laburpen estiloan, Nafarroako Erresumako hizkuntzak Erdi Aroan atala bezalako zerbait (bi/hiru paragrafo?), eta hortik, luzatuz gero, artikulu bat sortu bete-betean. -Iñaki LL (eztabaida) 20:48, 3 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
@Iñaki LL: Nahiago izan dut atal bakoitzean paragrafo bat jartzea, momentuz. Azken finean, laguntzen du hobeto ulertzen testuinguruan (adibidez, Karlos II.etik III.era zegoen gainbeheran populazio jaitsierak eta goseteak zuen papera). Bestetik, artikulua oso ondo laburbilduta dago, baina oso "erregeen bizitza" iruditzen zait. Uste dut bestelakoak ere interesgarri izan daitezkeela: ekonomia, kultura... -Theklan (eztabaida) 20:51, 3 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Konponbide ona. Segur aski diozuna ("erregeen bizitza") hala izango da... -Iñaki LL (eztabaida) 22:39, 3 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Hala da, Theklan eta Iñaki LL. Jimeno Juríok Lur Entziklopedia Tematikorako egin zuen lana da artikulu honen oinarria, eta franko hankamotz gelditzen da ekonomia, gizarte edota kultura gaietan. Ongi iruditzen zait hutsune horiek betetzea. Dena dela, noizbait artikulu espezifikoagoak sortu beharko lirateke.--Xirkan (eztabaida) 16:18, 4 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]