Eztabaida:Perlata (musika taldea)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Edukiaren eguneraketa[aldatu iturburu kodea]

Taldearen edukiaren eguneraketa burutzen ari gara. Abixua agertzen da eduki berriak "autopromozio" kutsi duela esanez. Zer dela eta abixu hori? nola konpondu genezake?

Bestalde, argazkia igotzen saiatu gara, baina esaten digu jabetza ez dela argia. Argazkilari batek guretzat egindako argazki saio bateko argazkia da, beraz jabetza gurea (Perlata taldearena) da eta ez daukagu arazorik lizentzia librean zabaltzeko. Nola egin genezake? Jaio771 (eztabaida) 11:51, 4 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Jaio771: arazoa idazkeran dago, badirudi artikulua taldeko edo taldearen inguruko norbaitek idatzi duela, idazkera ez da entziklopedikoa. Musika zuzena, kurba eta bazterretatik egindakoa, etenik gabeko gerran normaren kontra. bezalako esaldiak, erreferentziak behar dituzte, beste iturri batetik hartuak behar dira, ez du balio norberak norberaren musika deskribatzea.
Argazkiari dagokionez, argazkia zuentzat egin bada ere, jabetza intelektuala egilearena da. Jarri behar duzue jabea egilea dela, eta beraren baimena duzuela CC BY-SA lizentziapen igotzeko, Kontuz ibili honekin, Commons-en nahiko zorrotzak dira, eta lehenago ere arazoak izan ditugu, norbaiti argazkiren bat atzera botatzen diotenean hurrengoekin are zorrotzagoak izaten dira. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 18:23, 4 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]
Zuen argazkia askatu nahi baduzue, horretarako eskubidea duzuela demostratu behar duzue. Bi aukera daude: edo zuen webgunean jarri librea dela, edo VRT baimen bat bete. Bestela, edonork esan dezake zu zarela, eta zure gauzak igo. Theklan (eztabaida) 18:25, 4 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]
Ados! bai taldekook idatzi dugu, eta beste leku batzutan ere taldea deskribatzeko erabiltzen dugun testua erabili dugu hemen. Sahiatuko gara kasu honetan deskriptiboagoak izaten. Mila esker laguntzagatik! Jaio771 (eztabaida) 09:11, 11 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]