Eztabaida:Ricardo Gómez López

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

EHUko Unibertsitateko irakasle titularra (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean) Iturria: Ricardo Gómez EHUko Unibertsitate Eskolako irakasle titular izendatzeko erabakia [1], Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.

2019ko uztailean erretiroa hartu zuen.

Lehenik Euskal Filologia lizentzian eta gero Euskal Ikasketak graduan askotariko gaiak irakatsi ditu, hala nola "Euskal Filologiaren Hastapenak", "Euskal Gramatika Historikoa", "Euskal Hizkuntz Ideien Historia" eta "Euskal Lexikografia". Era berean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia unibertsitate masterreko irakaslea izan da.

Ikergaiaren aldetik, euskararen historian eta euskal testu zaharretan espezializatu da bereziki. Hain zuzen ere horretan dihardu Ricardo kidetzat duen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak. Horrezaz gain, euskarari buruzko hizkuntza ideien historia eta batez ere euskal gramatikagintzaren historia jorratu ditu.

(Ibon Sarasolaren proiektuaren aipamena kenduko nuke, bat baino ez delako, eta zaharrenetakoa, hogeitik gora izanik).

Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an. Iturria: https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/euskaltzainak/urgazleak/290-g/4755-rikardo-gomez-lopez

Interesik balego, argitalpenen zerrenda gaurkotuak daude hemen: https://ehu.academia.edu/RicardoG%C3%B3mez https://orcid.org/0000-0002-7177-5765

FiloBlogiaren kasuan, komeniko litzateke aipatzea bloga 2021eko urtarrilean saretik desagertu zela.

Zerbaiten iturria beharko balitz, galdetu.

—Aurreko iruzkin sinatugabea Lankide:FiloBlogia (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.