Tamara de Lempicka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tamara de Lempicka
Tamara Łempicka ssj 20060914 - cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Varsovia1898ko maiatzaren 16a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Polonia
Heriotza Cuernavaca1980ko martxoaren 18a (81 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Académie de la Grande Chaumière Itzuli
Hizkuntzak poloniera
ingelesa
Irakaslea(k) Maurice Denis
André Lhote Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak La belle Rafaëla Itzuli
Q1685241 Itzuli
Autoerretratua
Mugimendua Art Décoa
Genero artistikoa erretratua
www.delempicka.org/

Tamara Łempicka (jaiotzez: Maria Górska; 1898 – 1980; ohikoan Tamara de Lempicka) Polonian sortutako margolaria izan zen, 1920ko eta 1930eko hamarkadetan lan egin izan zuena. Ezaguna da bere estilo Art Deco bereziagatik, zeinean erretratuak egin ohi zituen, eta baita ere biluzi oso estilizatuak.

Biografia eta estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaio Varsovian jaio zen familia burges batean, eta San Petersburgora bizitzera joan zelarik, poloniar abokatu batekin ezkondu zen han. Iraultza sobietarraren garaian, ihes egin zuen Errusiatik eta Parisen ezarri zen[1]. Han pintura ikasi zuen Maurice Denis eta André Lhoterekin[2]. Parisen findu zuen bere estiloa, nahasketa bat kubismoaren eta neoklasizismoaren artean, zeinean eragin berezia izan zuen Jean-Dominique Ingresek[3].

1928an Raoul Kuffner aristokrata aberatsaren maitale bihurtu zen, 1933an harekin ezkondu zen, eta II. Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetara joan zen bizitzera. Baina garai hartarako, Lempickaren estiloa modaz igaroa zegoen, eta ez zuen berriro izenik izan 196ko hamarkadan Art Deco delakoa modan itzuli zen arte. 1974an Mexikora joan zen bizitzera, non 1980an hil zen. Bere eskariz, bere errautsak sakabanatu zituzten Popocatépetl sumendian.

Lempicka bisexual ezaguna izan zen. Gizonezkoekin zein emakumezkoekin izandako afera publikoak nahiko eskandalagarriak ziren bere garairako. 1920ko hamarkadan arteen munduko emakumezko bisexual eta lesbiana zirkuluetan ibili zen, Morea Trefusis, Vita Sackville-West edo Colette bezalakoekin.

Art Deco estiloko artista nabarmenetakoa da Lempicka, eta taldea osatzen du estiloan honakoekin: Jean Dupas, Diego Rivera, Josep Maria Sert, Reginald Marsh, eta Rockwell Kent. Baina artista hauetan gehienek mural handiak margotzen zituzten bitartean, pertsonaia ugariko eszenak, Lempicka ia esklusiboki erretratuak egitera dedikatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tamara De Lempicka (1898-1980) . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  2. Patrick., Bade, (2006) Tamara de Lempicka Parkstone Press ISBN 9781859959039 PMC 757512902 . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  3. (1933-2005)., Néret, Gilles, (cop. 2016) Tamara de Lempicka : 1898-1980 : Déesse de l'ère automobile Taschen ISBN 9783836532259 PMC 971889094 . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.