Tamariz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tamarisko» orritik birbideratua)
Tamariz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaTamaricaceae
Generoa Tamarix
Azpibanaketa
Ikusi testua
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaktamarix wood (en) Itzuli

Tamariz edo milazka (Tamarix) tamarikazeoen familiako zuhaixka generoa da. 2–6 m luze izaten da. Adar meheak eta hosto eta lore oso txikiak ditu; loreak arrosa kolorekoak eta izpitan bilduak izaten dira. Kostaldean eta ibaiertzetan hazten da Eurasian eta Afrikan; tamariz-mota batzuk apaingarri gisa lantzen dira. Enborra gorrixka du, eta harekin egindako edabea beherakoaren kontra erabiltzen zen antzina.

Euskal Herrian ezagunen den espeziea frantses milazka da (Tamarix gallica), Nafarroako Erriberan etxekotu dena. Apaingarri izaten dira, zuhaitz itxura eman dieten zuhaixka hau, hala nola Donostian tamarindo izenarekin ezagutzen diren ibiltokietako zuhaitzak.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. GRIN Species Records of Tamarix. Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila (Noiz kontsultatua: 2011-02-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]