Tamesisen estuarioa
Tamesisen estuarioa | |
---|---|
Mota | Estuario |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°30′N 0°36′E / 51.5°N 0.6°E |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-ekialdeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Kent |
Ur-gorputza | Ipar itsasoa |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Tamesisen estuarioa, Tamesis ibaia Ipar Itsasorarekin bat egiten duenean sortzen den estuarioa da.
Ez da erraza estuarioaren mugak definitzea .[1] Nahiz eta fisikoki Sea Reach itsasmuturra edo Kent/Essex Itsasartea, Canvey uhartearen hegoaldean, iparraldeko (Essex) kostaldean, mendebaldeko muga adierazten duen, itsasgoraren marka osoa ere estuarioaren barruan har daiteke; hego-mendebaldeko Londresen hasten da, Teddington/Ham-en. 1882-9ko Ikerketa Hidrologikoaren arabera, estuarioaren ekialdeko muga Noth Foreland-en (Margate, Kent) hasi eta Kentish Knock itsasargian (Harwich, Essex) amaitzen den lerro imajinarioan dago, izatez, lerro honetatik aurrera hasten baitira estuarioetan ohikoak diren hareatzak.[2]
Estuarioa Britainia Handiko handienetakoa da eta itsas-trafiko gehien duen itsas-bideetako bat da. Urtean zehar izaten diren milaka mugimenduen artean, petrolio-ontzi handiak, edukiontziak garraiatzeko itsasontziak, solteko gaien itsasontziak eta ro-ro ontziak aurkitzen dira, estuarioan sartu eta Londresko portura eta Medwayko Sheerness, Chatham eta Thamesport portuetara joaten direnak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) 81. Greater Thames Estuary. Countryside Agency (Noiz kontsultatua: 2013-3-2).
- ↑ (Ingelesez) Thames Estuary Passages. the Cruising Almanac (Noiz kontsultatua: 2013-3-2).