Edukira joan

Tanakil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tanakil

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, ? ( urte)
Familia
Aitaezezaguna
AmaHostilia
Ezkontidea(k)Tarkinio Prisko
Seme-alabak
LeinuaTarquin dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Tanakil edo Tanaquil (batzuetan Gaia Zezilia; etrurieraz Θanaχvil) K.a. VI. mendearen hasierako etruriar aristokrata erromatar baten izena da, Tarkinio Priskoren emaztea. Jainkotu zutenean Gaia Zezilia izena hartu zuen[1].

Tanakil Tarquiniako (Etruria) etruriar familia boteretsu bateko alaba zen baina, bere senarra Tarkinio etorkin baten semea zenez, ez zegoen prest jaio zeneko maila jaisteko. Ohore bila, aberria utzi eta Erromara migratu zuten, garai hartan ez baitzegoen Erroma bertako aristokrazia indartsurik[2].

Bere gaitasun profetikoek, Tarkinio errege eta, beranduago, Servio Tulio hurrengo errege bezala ezartzen lagundu zioten.

Behin, Erromarako bidean, arrano bat hurbildu zitzaien eta Tarkinioren kapelarekin atera zen, gero, berriro, burura itzultzeko. Tanakilek jainkoek errege izan zedin nahi zutela esan zuen.

Tanakilen profezia bete zen;Tarkinio Anko Martzio erregearen lagun egin zen eta honek bere semeen zaindari egin zuen. Erregea bere semeak tronurako oinordeko izateko adina izan baino lehen hil zenean, Tarkiniok Comitiako bere ospea erabili zuen Erromako bosgarren errege aukeratua izateko. 616tik 579ra gobernatu zuen.

Beste behin, erregeren jauregian Servio izeneko umeak, lotan zegoela, burua sugarrez inguraturik zuen. Suak dantzan zebilzkion buruan, minik eman gabe, eta, esnatu zenean, sua desagertu egin zen. Handik aurrera, Tarkiniok eta Tanakilek semetzat hartu zuten eta gertaera miresgarri harengatik tronurako hurrengo oinordekoa izango zela uste izan zuen Tanakilek[3].

Tanakilek bazekien egunen batean Servio errege izango zela eta horretarako lagundu zuen. Tarkinio hil zutenean, Tanakilek bere agindupekoengandik ezkutatu egin zuen heriotza; Tarkinio zauritu egin zutela eta, sendatu arte, Servio bere erregeorde izendatu zuela esan zuen. Herriaren begirunea bereganatu eta erreinua zuzen agindu ondoren, Servio eta Tanakilek Tarkinioren heriotza iragarri zuten. Senatuak Servio izendatu zuen errege[4].

Tanakilek lau seme-alaba izan zituen, bi alaba eta bi seme, Luzio Tarkino Harroa, Erromako zazpigarren eta azken erregea, eta Arrunte Tarkinio. Bere alabetako bat, Tarkinia, Servio Tuliorekin ezkondu zuen, eta Arrunte Tarkinio, Servioren alaba Tulia Nagusiarekin ezkondu zen. Servioren alaba gaztea, Tulia Gaztea, Tarkino Harroarekin ezkondu zen. Gerora, Arrunte Tarkino eta Tulia Gaztearen erailketak medio, Tulia Nagusia eta Tarkinio harroa ezkondu ziren[5].

Tanakil Gaia Zezilia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tito Liviok eta Dionisio Halikarnasokoak Tanakil bakarrik deitzen diote (grekeraz, Θanaχvil o Τανακυλλίς; etrurieraz, Thanchvil, Thanchufil o Thanchfil), baina beste autore batzuek diote Gaia Zezilia izena hartu zuen Erromara iritsi zenean[6].

Caia (edo Gaia) Cecilia izenaren bi zatiak erro etrusko batetik datoz, "zoriontsua" esan nahi duena. Eta latinez Gaius izen maskulinoa zuten, "alaia", gurasoek eta ahaideek beren bizitzan zehar haurra zoriontsua izateko zuten nahia adierazten zuen izena.

Caia Cecilia izena, bi zatikoa, arauaren salbuespena da; izan ere, emakume erromatarrak izendatzeko modu bakarra izen bakarrekoa zen, hau da, aitarenaren forma femeninoa. Gutxitan jasotzen zuten emakumeek beste izen bat ezkondu ondoren, eta, hartzen bazuten, orduan senarraren izenaren forma femeninoa izanten zen. Tanakilek ez zuen ez bata ez bestea egin[7].

Tanakil erregina, igarle, ehule eta jainkosa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tanakil erregina edo errege familiakoa. Tarkinio erregearen emazte, Servio Tulio erregearen amatzako eta amaginarreba eta Tarkinio Harroa erregearen ama izan zen. erak lortu zien tronua, edo hurbildu egin zien. Errege familian urte luzez izan zen.

Tanakil igarle. Tanakil bere gaitasun prifetikoagatik da ezaguna. Tito Liviok dio Tanakil zela "perita caelestium prodigiorum mulier", hau da, «zeruko iragarpenetan jantzitako emakumea»[8]. Arlo honetan etruriarrak oso jantziak zeuden. Berak egin zituen Tarkinio eta Servio Tulioren gertaera miresgarrien interpretazioak.

Tanakil ehule. Gaia Zezilia bertutearen emakume eredutzat hartu zuten, etxeko arteetan trebea, batez ere harilkatze eta ehuntzean, eta erromatar eztei-ohituren jatorriarekin lotu zuten[9][10]. Pliniok dioenez, seiehun urte geroago, bere gorua eta eskulanak Sancusen tenpluan gordetzen ziren, erreginaren brontzezko estatua bat zegoen lekuan, Servio Tuliorentzat ehundutako tunika purpura batekin batera[11]; Tanakilek lehen tunika ondestea ehundu zuela esaten zen, tradizioz ezkongai erromatarrek eztei-egunerako ehundutako soinekoa, eta uste zen, baita ere, emaztegaiak eta senargaiak errezitatzen zuten eztei-formula zaharra, "ubi tu gaius, ego gaia" (zu Gaius zarenez, ni Gaia naiz), Tanakilen erreferentzia zela[12]. Errenazimenduan, Boccacciok Gaia Caecilia aipatzen zuen ("Gaia Cyrilla" izenpean), De mulieris claris liburuan[13].

Tanakil jainkosa. Bazen haren estatua bat, Gaia Zezilia izenekoa, Sancusen tenpluan, ahalmen magikoak zituena. Artilearen irule bezala ohoratzen zen, eta eragina izaten zuen erromatar emaztegaiengan. Tanakil eta Gaia Zezilia, ordea, oso bereiziak dira. Gaia Zeziliari buruzko pasadizoak erromatar ezkontzetako zenbait usadio azaldu nahi dituzten mito etiologikoak dira[14].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «6. TANAQUIL» CONDITIO FEMINAE I: Marginación y visibilidad de la mujer en el Imperio Romano 2022-02-22 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. «Livy I, 34» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  3. «Livy I, 39» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. «Livy I, 41» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  5. «Livy I, 47» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  6. «digilibLT - Pauli Diaconi Epitome» digiliblt.uniupo.it (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  7. «Tanaquil, reina etrusca de Roma | Ana Vazquez Hoys» web.archive.org 2012-07-27 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  8. «Livy I, 34, 9» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  9. «Pliny the Elder, The Natural History, BOOK VIII. THE NATURE OF THE TERRESTRIAL ANIMALS., CHAP. 74.—DIFFERENT KINDS OF CLOTHS.» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  10. «Charlton T. Lewis, Charles Short, A Latin Dictionary, C» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  11. «Pliny the Elder, The Natural History, BOOK VIII. THE NATURE OF THE TERRESTRIAL ANIMALS., CHAP. 74.—DIFFERENT KINDS OF CLOTHS.» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  12. Karen K. Hersch, "The Woolworker Bride", in Ancient Marriage in Myth and Reality, Lena Larsson Lovén, Agneta Strömberg, eds., Cambridge Scholars Publishing (2010), pp. 122–124
  13. Aguilar Trejo, Diana (2009), De Mulieribus Claris de Giovanni Boccaccio diez mujeres célebres traducidas al español estudio preliminar, traducción y notas, Universidad Nacional Autónoma de México, 62-63 or.
  14. «Online Encyclopedia on Tanaquil»

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.