Tandoori oilasko
| Tandoori oilasko | |
|---|---|
| oilaskodun plater | |
| Materialak | oilasko-haragia jogurta |
| Historia | |
| Jatorria | Indiako azpikontinentea |
| Jatorrizko herrialdea | India |
Tandoori oilaskoa- ingelesez: tandoori chicken- oilasko erredun platera da, Mogol Inperioaren garaikoa[1] eta hego-ekialdeko Asian tipikoa dena; Oso ezaguna da eremu horretan, baita Asiako ekialdeko zati handi batean ere.
Errezeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oilaskoa jogurtean marinatu eta tandoori masala espezie-nahasketa batekin ontzen da, gainera, garam masala eta/edo baratxuria, jengibrea, kuminoa, piperrautsa eta beste espezie batzuk gehitu daitezke, errezetaren arabera. Zerbitzatzerakoan, nahiko mingarria da Bangladeshen, Pakistanen eta Indian, nahiz eta mendebaldeko herrialdeetan leunago prestatzen duten. Jatorrizko bertsioan, kaiena, piperrautsa edo kashmiri piper hautsa erabiltzen dituzte bere kolore gorri indartsu bereizgarria emateko. Kurkuma asko gehituz gero, oilaskoak laranja kolorea hartzen du. Bertsio moderno batzuetan, horiz eta berdez tindatzen dute.
Bertsio leunagoetan, elikagai-koloregai gorri eta horiak erabiltzen dituzte batzuetan kolore biziagoak lortzeko; hala ere, kurkuma-hautsa leuna da, eta, aldi berean, kolore sendokoa, piperrautsa bezala.
Tenperatura altuetan prestatzen da tandoorin (buztinez egindako labe indiarra da),[2] baina parrilla batean ere egin daiteke. Normalean bero zerbitzatzen dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Bhuyan, Avantika. (2017-4-9). «How archaeologists across the country are unearthing the food of ancestors to shed light on the evolution of eating» The Economic Times.
- ↑ (Ingelesez) der Haroutunian, A.. (2007). Yogurt Cookbook. in: Armenian Research Center collection. Grub Street, 184 or. ISBN 978-1-906502-61-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |