Tanezrouft

Koordenatuak: 22°15′04″N 2°14′46″W / 22.251°N 2.246°W / 22.251; -2.246
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tanezrouft
Datu orokorrak
Garaiera310 m
Motabasamortu
Geografia
Map
Koordenatuak22°15′04″N 2°14′46″W / 22.251°N 2.246°W / 22.251; -2.246
Honen parte daSahara
Mendizaletasuna

Tanezrouft (arabieraz: تنزروفت‎) Saharako basamortuko eskualderik hondatuenetako bat da. Aljeria, Niger eta Mali arteko mugetan dago, Hoggar mendien mendebaldean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tanezrouft, Hoggar mendien mendebaldeko hedadura bat da, elementu ezberdinez osatua dagoen arren: Tanezrouft, nagusiki, hareharrizko metaketaz osatua dago, Hoggar mendiaren formazioak, berriz, arroka metamorfikozkoak dira.

Tanezrouft hareharrizko muinoek arroil eta haitzarte handiak dituzte, batzuk 500 metroko altuerakoak. Hareazko duna ugari ditu, hareharrizko azaleratzeekin tartekatuta. Lurrak urak aspaldi eragindako higaduraren ebidentzia latza erakusten du, Saharako basamortuko klima askoz hezeagoa zenean. Gaur egungo plubiometria 8 cm baino txikiagoa da, eta lurra moldekatu egin da haizearen higadurak eraginda; beste eremu batzuetan baino askoz azkarrago gertatzen da hori, ez baitago ia landarediarik gainazala bere lekuan mantentzen duenik.

Tradizionalki, gertuko zibilizazioek Tanezrouft ekidin izan dute ("Egartien Lurraldea" diote). Baliteke transaharar bide batek eremu hau Ghadamesekin eta Hoggar mendiekin lotzea, beharbada k.a. 500 urteaz geroztik.[1] Gaur egun transaharar autobideak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, Aljeriako Bexarretik Maliko Gaoraino. Poste Maurice Cortier ibilbidean dagoen hornikuntza estazio bat da. Tanezrouftek ia ez du biztanlerik. Bere biztanle nomada urriak tuaregak dira.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tanezroufteko nigertar eskualdean likaonen komunitateak daude, desagertzeko arriskuan dagoen espeziea. Antzina, Hoggar mendien mendebaldean ikus zitezkeen,[2] baina, gaur egun, Niger osotik desagertua dagoela uste dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Morgan, William Basil; Pugh, John Charles. (1969). West Africa. Methuen, 788 or..
  2. (Ingelesez) Hogan, C. Michael. (2009.). N. Stromberg ed. Painted Hunting Dog: Lycaon pictus. GlobalTwitcher.com.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]