Tankeen aurkako mina
Itxura

Tankeen aurkako mina edo ibilgailuen aurkako mina ohikoek baino sentikortasun gutxiagokoa eta lehergailu-karga handiagoa duen mina da, ibilgailu blindatuak, hala nola tankeak, suntsitzeko pentsatua dena. [1] Bigarren Mundu Gerran erabili zen lehen aldiz eskala handian.
Tankeen aurkako minek 150 kilogramo baino gehiagoko presioa behar dute eztanda egiteko; beraz, autoek, tankeek eta motozikletek aktibatzen dituzte, baina ez dute kalterik egiten gizakientzat eta animalientzat.
Pertsonen kontrako minak debekatzeari buruzko Konbentzioak onartzen du mina mota hori.
Normalean, minak eremu berean tankeen aurkako minak eta pertsonen kontrako minak banatuz instalatzen dira, aurkitzeko eta ezabatzeko zailagoak izan daitezen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «mina contracarro» Real Academia de Ingeniería.