Edukira joan

Tankeen aurkako misil

Wikipedia, Entziklopedia askea
FGM-148 Javelin, 2022ko Errusiako Ukrainako inbasioan erabilitako tankeen aurkako misilen ereduetako bat.

Tankeen aurkako misila (ingelesez: anti-tank guided missile, ATGM) nagusiki tankeak edo edozein ibilgailu militar blindatu suntsitzeko diseinatutako misila da.[1]

Tankeen aurkako misilen tamaina eta irismen-maila aldatu egiten da: pertsona bakar batek garraia ditzakeen jaurtigailuetatik hasi, eta garraiatzeko eta jaurtitzeko hainbat ekipo behar dituzten muntaia handietaraino. Ekipo horiek ibilgailuak edo aireontziak izan daitezke.

Gudu zelai modernoan ojiba handiak dituzten tankeen aurkako misill txiki eta eramangarriak sartzeak infanteriari tankeen blindajea kaltetzeko gaitasuna eman dio, normalean tiro bakar batekin. Tankeen aurkako lehen armek, hala nola tankeen aurkako fusilek, gurdien kontrako suziriek edo tankeen aurkako mina magnetikoek, gurdi baten koraza zeharkatzeko gaitasun mugatua zuten, eta helburura modu arriskutsuan hurbiltzea eskatzen zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «misil anticarro» Real Academia de Ingeniería.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]