Tanner Hall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tanner Hall
Tanner Hall Simon Dumont.png
Bizitza
Jaiotza 1983ko urriaren  26a (35 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerak eskiatzaile akrobatikoa

Tanner Hall (1983ko urriaren 26a, Kallispell, Montana) eski akrobatikoa egiten duen profesionala da.[1] X-games jokoetan domina gehien irabazi dituen eskiatzailea da.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tanner Hall Montanako Kalispell herrian jaio zen eta Whitefish Mountain Resort eski estazioan hasi zen eskiatzen hiru urte zituelarik. 10 urte zituela eski artistiko taldera batu zen, kosketako eskia eta aerials modalitateetan lehiatuz. 15 urte zituenenan Park Cityra, Utahra joan zen eski akrobatikoa egiteko. Bere lehendabiziko lehiaketa nagusia Vailen, Coloradon, ospatutako AEBetako Opena izan zen

2002an Tanner Hallek Armada Skis, akrobazia eskietan espezializatutako eski enpresa sortu zuen, JP Auclair eskiatzailearekin eta Chris O'Connell argazkilariarekin.[3] Hall Nelson herriaren ondoko Retallack Snowcat Operation enpresaren partaidea da, Seth Morrisonekin batera.[4]

2005eko martxoan, Wasatcheko pistaz kanpoko eremuan dagoen Chad’s Gap jauzi mitikoan switch cork 900 jauzia egiten saiatu zenean, motz geratu, jauziaren kontra hankekin jo eta hainbat txiribuelta eman ostean, bi orkatilak apurtu zituen.[5] Lesio honek denboraldi hori galtzera eraman zuten, baina 2006an itzuli egin zen, AEBetako Openean eta Winter X-Gamesetan urrea irabaziz.[6][7]

Slopestyleko modalitatean laugarren urrea jarraian irabazteko ahalegina Charles Gagnierrek zapuztu zuen[7] eta 2009an lau aldiz jarraian Superpipe modalitateko urrea irabaztea Xavier Bertonik.[8]

Stevens Passen jauzi batean, 2009ko maiatzean Washingtonen, jauzi batean luzeegi salto egin ondoren, urte batez geldirik egon behar izan zen. Bi tibiak eta bi belaunetako aurreko lotailu gurutzatuak apurtu zituen. 2010eko udan hasi zen berriro entrenatzen.

Hallek Rasta kultura jarraitzen du eta marihuana erretzearen alde dago.[9] DaKine enpresarekin sorturiko produktu lerroari THC izena jarri zion. Printzipioz "Tanner Hall Collection" (Tanner Hall Bilduma) esan nahi badu tetrahidrocannabinolaren laburdurarekin, cannabisaren substantzia psikoaktiboaren laburdurarekin, egindako hitz jolasa ere bada.[10] Hallek Inspired Media Conceptsen sortzaileetako bat da, rasta musikan zentratua dagoen eski filmeen produktora bat.

2016ko otsailean Hall cannabisarekin loturiko produktuen lerro propio bat ateratzen eta cannabis enpresa batekin lankidetza sinatzen lehen atleta profesional aktiboa bilakatu zen.[11] Black Rock Originals enpresak "SKIBOSS Collection" sortu zuen, biltzeko papera, pizgailu eta grinder batez osatua.[12][13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Tanner Hall - WikiWinter» archive.is 2007-08-22 . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  2.   «#3: Tanner Hall» X Games . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  3. (Ingelesez)  «About Armada - Armada Skis» Armada Skis . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  4. (Ingelesez)  «History ~ Retallack ~ Catskiing & Mountain Biking in BC» Retallack . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  5. (Ingelesez)  «12 years in the making, Tanner Hall just got redemption on Chad's Gap» Freeskier.com 2017-03-30 . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  6. (Ingelesez)  «Tanner Hall Unseats Dumont» Ski Mag . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  7. a b (Ingelesez)  robinson, william e X GAMES: Who we are . . . and what we do! Lulu.com ISBN 9780557128204 . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  8. (Ingelesez)  «X-Games 2009 : Xavier Bertoni remporte le superpipe» OnTheSnow . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  9.   Tanner Hall Talks Pot, Girlfriends, and the X Games | Skiing Magazine 2011-05-28 . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  10. (Ingelesez)  «Dakine Tanner Hall Collection» Newschoolers.com . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  11. (Ingelesez)  «Tanner Hall Partners With Cannabis Brand | POWDER Magazine» POWDER Magazine 2016-02-17 . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  12.   A Pocket-Sized Joint Rolling Case for Smoking Essentials – Black Rock Originals 2016-03-03 . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .
  13. (Ingelesez)  «Tanner Hall and the Athlete’s Case for Cannabis» The New Yorker . Noiz kontsultatua: 2018-06-22 .