Tantoak (diseinua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tanto diseinua duten zapatak.
Flamenka jantzi bat.

Tantoak oihal baten gainean estanpatutako, ehundutako edo brodatutako zirkuluak dira, patroi sendo bat osatzen dutenak. Ez dira nahitaez berdinak tamainari eta banaketari dagokienez, eta, askotan, kolore desberdinekoak dira[1]. Ingelesez polka dot izena eman ohi zaie.

Estiloa batez ere haurrentzako arropetan, jostailuetan eta altzarietan ikusten da, baina beste testuinguru batzuetan ere agertzen da. Oso gutxitan agertzen da eremu formaletan, eta, oro har, bainujantziekin eta arropa zuriekin lotuta egoten da. Batzuetan, tanto zuri txikien jantziak egon daitezke hondo beltzaren gainean, janzkera formalean.

Espainian, tamaina guztietako tanto-diseinua flamenka jantziarekin lotuta dago, baina beste jantzi tipiko batzuetan ere agertzen da, txulapoan adibidez. Estiloa ezaguna egin zen XIX. mendeko britainiar janzkeran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «What are Polka Dots? (with pictures)» wiseGEEK (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]