Taqiya

Wikipedia, Entziklopedia askea

Islamiar teologian, taqiya edo taqiyya (arabieraz: تقیة‎taqiyyah, euskaraz: «zuhurtzia, beldurra»)[1] jazarpen garaian fedearen disimulu edo ukatzea da[2] Islamaren adar guztiek onartzen dute, baina bereziki, xiiten artean inportantea da, hauek jazarpen asko pairatu baitute.[3] Xiitek kitman (arabieraz: كتمان‎kitmān, euskaraz: «disimulu») diote. Suniten artean, berriz, litekeena izanda ere, ohiz kanpokoa da: soilik bizitza salbatzeko baimentzen dute (eta egoera honetan ere, martirio ohoragarriagoa da). Historian zehar, egoera askotan erabili behar izan dute: hasieran Mahomaren kideek eta errekonkista ondoren, moriskoek.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Stewart, Devin. (2014-1-8). «Dissimulation in Sunni Islam and Morisco Taqiyya» Al-Qanṭara 34 (2): 439–490 doi:10.3989/alqantara.2013.016.
  2. (Ingelesez) Walker, Paul E.. (2009). Taqīyah. in: The Oxford Encyclopedia of the Islamic World. Oxford: Oxford University Press ISBN 9780195305135.
  3. Momen, Moojan. (1985). An Introduction to Shi'i Islam. Yale University Press, 183 or. ISBN 978-0-300-03531-5.
  4. (Ingelesez) Stewart, Devin. Islam in Spain after the Reconquista. in: Teaching Materials. The Hagop Kevorkian Center for Near Eastern Studies at New York University.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taqiya
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.