Tar-Telemmaitë

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar-Telemmaitë, "Zilarrezko Eskua" esan nahi duena quenya hizkuntzan, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Bere istoria, soilik Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanean kontatzen da, oso laburki. Numenorreko Dunadan bat da, Tar-Ankalimonen semea eta Eguzkiaren Bigarren Aroko 2136an jaioa.

Numenorreko hamabosgarren errege izan zen bere aita 2386an hil zenean, eta, Telemmaitë titulua hartu zuen, mithrila oso gogokoa zuelako, zilar kolorekoa dena. Eguzkiaren Bigarren Aroko 2526an hil zen arte gobernatu zuen, eta, bere oinordekoa, bere alaba Tar-Vanimeldë izan zen, baina honek ez zuen arreta askorik jarri erresumaren gobernuan, eta bere senarra, Herukalmo, izan zen benetan gobernatu zuena.


Aurrekoa
Tar-Ankalimon
Numenorreko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 2386-2526
Ondorengoa
Tar-Vanimeldë