Tarahumara hizkuntza
| Tarahumara hizkuntza | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | Txantiloi:Sigfig |
| Eskualdea | Chihuahua |
| UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza hizkuntza autoktono Ipar Amerikako hizkuntza indigena hizkuntza uto-aztekak Southern Uto-Aztecan (en) Tarahumaran (en) | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| Glottolog | tara1321 |
| Wikipedia | tar |
| UNESCO | 1484 |
| Endangered Languages Project | 3453 |
Tarahumara hizkuntza (jatorrizko izena rarámuri / ralámuli ra'ícha "herri hizkuntza") Chihuahua estatuan 70.000 tarahumara (rarámuri / ralámuli) inguruk hitz egiten duten uto-azteka hizkuntza familiako hizkuntza indigena mexikar bat da, Mexikoko gobernuak 2002an egindako errolda baten arabera.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen, uto-aztekar hizkuntzen tarakahitikoen taldekotzat hartzen zen, baina taldekatze hori jada ez da baliozkotzat hartzen. Egun, tarahumara talde batean biltzen da guarijío (halaber, varihio edo huarijío) bere ahaide hurbilenarekin batera, mendebaldeko Sierra Madren ere mintzatua.
Dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chihuahua estatuan bizi diren 70.000 indigenak edo gehiagok hitz egiten dute rarámuriz. Adituen artean, ez dago adostasunik dialekto kopuruaz: proposamenen artean, bi daude (mendebaldekoa eta ekialdekoa); lau (mendebaldekoa, iparraldekoa, hegoaldekoa, ekialdekoa); eta bost, 1990eko hamarkadan Mexikoko gobernuarentzat lan egiten zuten hizkuntzalariek eta Ethnologuek egindako tokian tokiko inkesten arabera. Mexikoko ikerlariek azpimarratu dute oraindik ere hutsuneak dituztela dialektoen inguruan, eta bost dialekto baino askoz gehiago izan ltezkeela diote. Mexikar gobernuak behin-behinean aitortutako bost dialektoak ez dira Ethnologuek proposatutako berak.
Bertako paisaia ia osoan Mendebaldeko Sierra Madre mendilerroa nagusi da. 2011n, Ethnologuek ekialdekoa lau dialektotan banatzen zuen. Hona Ethnologuek aitortutako bostak, Ethnologueren egungo izendapen eta hiztunei buruzko estimazioekin:
- mendebaldekoa (40.000 hiztun),
- erdialdekoa (55.000, tartean 10.000 elebakar),
- iparraldekoa (300),
- hego-ekialdekoa (estimaziorik gabea), eta
- hego-mendebaldekoa (100).
1996ko errolda ofizialaren arabera, 40.000 dira.[1]
Manuel Orozco y Berra historialariak lau dialekto identifikatu zituen: varohio, guazapare, pachera, eta tubar.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza bertako Lehen Hezkuntzan eta administrazioan erabiltzen da, baita erlijio-praktika tradizionaletan eta merkataritza-harremanetan ere. Ethnologueren arabera, tarahumarengandik gertu edo haien artean bizi diren gaztelaniadunek maiz erabiltzen dute merkataritzan ere. Aldi berean, gaztelania gero eta nagusiagoa da komunitate indigenetan. Egun, hiztunen % 1 baino ez dago alfabetatuta bere hizkuntzaz, eta % 20, berriz, gaztelaniaz.
Fonologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rarámuriak bost bokal ditu: /a, e, i, o, u/. Haiez gain, [ə] ageri da hitzaren hasierako /a/-ren alofonotzat eta bokal itxi tonikoaren eta etenaldi glotalaren artean. Fonemikoki, kontsonante leherkari guztiak ahoskabeak dira. Lau fonema frikari daude —bi ahostun eta bi ahoskabe—, baina /β, ɣ/ frikari ahostunek biek ere alofono leherkaria dute: [b] eta [g]. Hitzaren hasieran, /β/ aditzen da [b] bezala, eta /ɣ/ aditzen da [g] bezala /n/-aren atzean, hurrenez hurren.
/r/ fonemak bi alofono ditu: dardarkaria bat eta aurreranzko aldaera dardarkarian.
Bi alofonook esaldiaren hasieran ageri dira, baina dardarkaria alofonoa askoz arruntagoa da.
| Ezpainbikaria | Albeolarea | Retroflexua | Sabaikaria | Belareak | Glotalak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Sudurkariak | m | n | ||||
| Leherkariak | p | t | k | ʔ | ||
| Afrikariak | t͡s - t͡ʃ | |||||
| Igurzkariak | β | s - ʃ | ɣ | h | ||
| Urkariak | ɾ | 𝼈 | ||||
| Hurbiltzaileak | β, | j |
/t͡ʃ, ʃ, j, ʔ, h/ <ch>, <sh>/<s>, <y>, <'>, <j> idazten dira, eta /s/, <s> / <c>.
[ʃ], [i, u]-ren aurretik, /s/-aren hautazko alofonoa da; [t͡s], [a, o, u]-ren aurretik, /t͡ʃ/-aren hautazko alofonoa da.[2] Zenbait idazlek [s, ʃ] hurrenez hurren <s>, <sh> erabiliz idazten dituzte, baina beste batzuek <c>, <s> darabiltzate, hurrenez hurren.[2]
/𝼈 / fonema [ɺ] albeolarea da zenbait dialektotan.
Arau fonologiko garrantzitsu batzuk:[15]
- Esaldiaren hasierako silabetan, ez badarraie bokalik, [h]-rik edor [ʔ]-rik bokal atonoak berehala luze bilakatzen dira.
- Esaldien eta hitzen amaierako bokal tonikoek aukeran glide ahoskabeak hartzen dituzte. Hitzaren bukaerako bokalek, ordea, silaba toniko baten aurrean hartezen dituzte, hitzaren hasierako silabako leherkari edo afrikari baten aurrean doazenean.
- Hitzaren hasieran, [a] → [ə], baldin eta [+goiko] bokal toniko baten eta [ʔ] baten artean badago.
- Silaba atono, hitzaren erdiko nahiz bukaerakoetan, [i] alofonikoki tentsio gutxiagoko bilakatzen da.
- Azkar mintzatzean, silaba atonoetako bokalak maiz erortzen dira.
- Silaba atono, hitzaren erdiko nahiz bukaerakoetan, bokal guztiak erortzen dira, sudurkari bati badarraizkio eta leherkari baten aurretik badoaz.
Gramatika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo deskribapena Burgess-en (1984) oinarrituta dago, kontrakoa adierazi ezean.
Morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia hizki guztiak atzizkiak dira, eta klitikoak ere hitzaren bukaeran doaz. Izenak eta aditzak erdi-eransleak dira. Hitzek eta esaldiek elementu nagusia haiseran dute. Adposizioak preposizio edo postposizio dira, eta batzuk izenei atzizki gisan eransten zaizkie.
Izenen morfologian, bi kasu daude: nominatiboa eta akusatiboa. Objektu zuzena zein zeharkakoa [-ʔt͡ʃi] atzizkiak adierazten dira. Kasu-markaketoz gain, uto-aztekar atzizki "absolutibo" bereizgarriak ere daude, beste atzizkirik ez dagoenean agertzen direnak. Absolutiboaren aldaeren artean, [-ʔt͡ʃi] [-ri] daude. Jabetzako izenak hainbat moduz ematen dira: aditz-egiturez, izen-atzizkiez edo bien konbinazioaz. Izenondo-atzizkiei dagokienez, jabetzakoak [-ra]-z markatzen dira. Izen batzuek ez dute plural-markarik, baina halakoak dauzkaten izen-sintagmek pluraltasuna bestela adierazten dute: kopuru hitzak erantsiko zaizkio izen-sintagmari edo sintagmako guneari lotutako hitzak markatuko dira pluralerako.
Erakusleek gertutasuna / urruntasuna baina numeroa markatzen dute. Hizkuntzak elementu nagusia bukaeran duela ikusita, erakusleak izenaren aurretik doaz. Artikulu zein izenordaintzat erabil daitezke, baita bikoiztu ere. Ipuin-kontalariek batzuetan erakusleak baztertzen dituzte animalien izenen aurrean, animalia animazio-eskalan gorago sailkatzen ari dela edota animaliaren izena izen egokitzat darabilela erakusteko.
Hainbat aditz-atzizki daude, bai geroaldirako, bai lehenaldirako, geroaldia adierazteko hiru atzizki markatzaileetako alomorfoekin. Lehenaldi bukatu gabea, baldintzazkoa, boz pasiboa, pluralezko eta singularrezko agintera, eta lehenaldiko partizipioa denak ere atzizkiez adierazten dira halaber. Atzizki batzuek hainbat gerundio mota adierazten dituzte: lehenaldia, singularra eta plurala.
Subjektua bi modutara marka daiteke. Aditzaren aurretik doan izenordaina singularrezko eta pluralezko 1., 2. eta 3. pertsonak marka ditzake. Horrez gain, aditz-denbora-, aspektu- eta modu-markatzailearen ondoren datorren atzizki batek ere subjektua adieraz dezake. Horrela, subjektua markatzea aditz-denbora, aspektua eta modua markatzea baino malguagoa da; hala ere, subjektuen izenordainak ezin dira subjektu-atzizkiekin batera erabili.
Atzizki ugarik izenak aditz bilaka ditzakete: esanahi sorta bat hartzen dute, hala nola "bihurtu", "egin", "jarri", "kendu" eta "eduki". Atzizkiak gehitzeko antzeko moduan, adjektiboak aditz ere bihur daitezke. Izan ere, aditzek beste aditz bihurtzeko atzizkiak ere har ditzakete, izenetik aditzerako moldeak eraldaketa mota horien artean emankorrenak badira ere.
Rarámurik balentzia-aldaketako prozesuak erabiltzen ditu, gehienetan aditzak iragankor bilakatzen dutenak. Ezaugarri hori uto-aztekar hizkuntzetan zabalduta dago. Aditz bat iragankor bihurtzeko, aditz-erroaren azken bokala aldatu behar da. Aplikagarritasunezko prozesuak atzizkia eta aurrizkia dakartza, baita erro-hasierako kontsonante ezpainbikari bilakatzea ere. Prozesu hori bi aldeetara doa: ezpainbikari bat [+ahostuna] bada, [-ahostuna] bihurtuko da hizki horiek gehituta, eta alderantziz.
Sintaxia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rarámurizko egitura sintaktikoa nahiko librea da, baina badu, noski, forma ez hain markatua. Beste uto-aztekar hizkuntza gehienak bezala, hitz-orden lehenetsia SOV du. Zeharkako objektuak, denborazko edo lekuzko markatzaileak badaude, horiek aditzaren ondoren doaz. Edonola ere, ez da beti gutxien markatzen den sintaxia aurkitzen, salbuespen asko baitaude.
Fokuaren eta topikalizazioaren hitz-ordenaren markaketa asko erabiltzen da. Perpaus eratzaile bat perpausaren hasieran jarriz topikaliza daiteke. Aditzaren topikalizazioak hitz "enfatikoak" behar ditu subjektua adierazteko. Narrazioetako ordena nagusia OVS da.
Morfema "indartuak" daude: [-ka] partikula subjektuei gehitzen zaie; [-ʔe] partikula edozein gramatika-funtzio betetzen duten izen-sintagmei, eta [-ri] atzizkia izen- eta aditz-indartzailea da. Adberbioak "azpimarratzeko", [ʔ-] aurrizkia gehitzen da. Izenordainak esaldiaren barruan errepikatuz azpimarra daitezke. Partikula indargarriak dituen hitz bati are "enfasi" handiagoa emateko, /-pa/ postposizioa gehi daiteke.
Rarámurizko galderek honako egiturak dituzte. Perpausaren hasierako galdera partikulak beharrezkoak dira. Bai-ez moduko galderak [-ta] perpausaren hasierako galdera partikularekin markatzen dira (batzuetan azken silaba goranzko tonuarekin batera joan daiteke). Erantzun irekiko galderak azken silaban tonu lau edo beheranzkoaz markatzen dira. Gainera, hitz horiek antzeko ezaugarri fonetikoa dute: guztiek [t͡ʃi-] edo [t͡ʃe-] aurrizki aurrizkiak dituzte, [kóe] ("non") salbu, horrek atzizki bera baitu, aurrizkiaren ordez atzizki gisa , ordea.
Erlatibozko perpausak osatzeko, hiztunek [-ame] atzizkia menpeko perpauseko aditzean jarri behar dute soilik, gramatikaltasuna lortu aldera. Erlatibozko perpausak gunearen aurretik edo ondoren joan daitezke: alde bakarra hanpadura da. Batzuetan, erlatibozko zein perpausi dagozkien guneak errepika daitezke: kasuotan, gunea zuzenean agertzen da hari dagokion erlatibozko perpausaren aurretik eta ondoren. Beste molde bat ezkutatzen da erlatibozko perpaus gisa baina, egiaz, perpauseko subjektuaren errepikapena da. Maiz, gaiaren bigarren errepikapena emendatu edo azaldu eginen da nolabait. Estilo sintaktiko hori ez dagokio rarámuriri soilik: uto-aztekar beste hizkuntza askotan dago, bereziki nawaz.
Komunikabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rarámurizko programazioa CDIko XETAR irratiak darama; Guachochi-tik (Chihuahua) emititzen du.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Mexico» Ethnologue.
- ↑ a b Brambila 1976, v orr. .
Aipatu diren lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brambila, David (1976). Diccionario Rarámuri-Castellano (Tarahumara)
- Burgess, Donald H.. (1984). «Western Tarahumara» Studies in Uto-Aztecan Grammar 4: Southern Uto-Aztecan Grammatical Sketches (Dallas: Summer Institute of Linguistics Publications in Linguistics) 56: 1–149..
- Caballero, Gabriela (2009. Choguita Rarámuri (Tarahumara) Phonology and Morphology (PDF) Doktoradutza tesia. Kaliforniako Unibertsitatea, Berkeleyn.
- Dakin, Karen (2007). Final Features and Proro-Uto-Aztecan: A contribution Using Morphological Reconstruction. Salmons, Joe, Dubenion-Smith, Shannon (editoreak). Historical Linguistics 2005: Selected Papers from the 17th International Conference on Historical Linguistics. John Benjamins. 295-310. orr.
- Deimel, Claus (2001). Nawésari: Texte aus der Sierra Tarahumara. Berlin: D. Reimer.
- Miller, Wick R (1983). Uto-Aztecan Languages. Ortiz, Alfonso (editorea). Handbook of North American Indians, 10. Washington, D.C.: Smithsonian Institution. 113-124. orr.
- Valiñas, L. (2001). Lengua, dialectos e identidad étnica en la Sierra tarahumara. C- Molinari, E. Porras (editoreak). Identidad y cultura en la sierra Tarahumara. Mexiko. Instituto Nacional de Antropología e Historia. 105-125. orr.
Irakurgai osagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caballero, Gabriela. 2022. A Grammar of Choguita Rarámuri. Berlin: Language Science Press.
- Gorney, Cynthia. 2008. Tarahumara People . National Geographic, 2008ko azaroa.
- Hilton, Kenneth Simon. 1993. Diccionario Tarahumara. Tucson, AZ: Instituto Lingüístico de Verano.
- Zamarrón, José Luis & Hill, Jane H. 2001. Avances y balance de lenguas yutoaztecas. Córdoba: Colección Científica.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, rarámuriz.
- Tarahumarazko liburuak Chihuahuako ralamuliek beraientzat eta beraiei buruz eginak, ralamuliz, gaztelaniaz eta ingelesez: Tarahumara Liburuak | Libros Tarahumaras.